tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 56. Edizioa 2008  > Sailak eta filmak
Gasolina / Gasoline
Horizontes Latinos
Gasolina
Foto: Iñaki Pardo
Gasolina
Foto: Iñigo Ibáñez
Palmaresa
Foto: Iñaki Pardo
Palmaresa
Foto: Montse Castillo

Hiru nerabe, Gerardo, Nano eta Raymundo, gasolina lapurtzen aritzen dira gauetan auto batean bueltaka ibiltzeko, norabiderik gabe. Ikusiko dugunez horixe da istorioa, nola bidaiatzen duten protagonistek amatxoren autoan norabiderik gabe; baina geldiune bakoitza errealitatearen aurka emandako kolpea izango da, eta laguntasuna proban jarriko du, eta muga hori oso mehea izan ohi dela erakutsiko digu, nerabeak garenean traizioaren, desengainuaren eta ezaugarri kamikazeak dituen elkartasunaren artean mugitzen baita laguntasuna. Horretaz gain, istorio intimista ere bada, non muturrek eta polarizazioak argi uzten duten zintzotasun eta kezka une txiki horiek direla gazteria definitzen dutenak, herrialde bat islatzen dutenak eta etorkizuna igartzen uzten digutenak.
BIOGRAFIA
Raleigh (Ipar Carolina, AEB), 1975. Komunikazioaren zientziak ikasi zituen Guatemalako Rafael Landívar unibertsitatean eta zinema zuzendaritzako ikastaro orokor bat egin zuen Mexikoko Centro de Capacitación Cinematográfica izenekoan. Hiru film labur egin ditu (Km 31, De mi corazón un pedacito tú tienes eta Maleza) eta bi dokumental (Norman eta Sí hubo genocidio). 2007an, zuzendariaren opera primak, Gasolina, hiru sari lortu zituen Donostia Zinemaldiko Zinema Eraikitzen ekimenean: Industriaren saria, Casa América saria eta CICAE saria.
FITXA
Zuzendaria
Julio Hernández Cordón
Gidoia
Julio Hernández Cordón
Argazkia
María Secco
Muntaketa
Aina Calleja
Musika
Francis Dávila
Antzezleak
Francisco Jácome, Carlos Dardón, Gabriel Armas, Daneri Gudiel, Patricia Orantes
Iraupena
75 m.
Herrialdea
Guatemala
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea