tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 56. Edizioa 2008  > Sailak eta filmak
La sangre brota / Blood Appears
Horizontes Latinos
La Sangre Brota
Foto: Iñaki Pardo
Horizontes Latinos Gosariak
Foto: Montse Castillo

Arturo, hirurogei urteko taxi-gidari lasaiak bi mila dolar lortu beharko ditu 24 ordu igaro baino lehen. Haren seme nagusienak, Ramiro, duela lau urte egin zuen alde, eta Houstonetik deitu berri du laguntza eske. Arturoren emazteak, Irene, aurrezki batzuk ditu gordeta eta ez dizkio hari eman nahi Ramirori lagun diezaion. Egun horretan bertan, Leandro, oraindik haiekin bizi den seme txikienak, aurrezki horiek lapurtu nahi dizkie, droga erosi eta kostaldeko dantzalekuetan saltzeko, ateratako diruarekin anaia zaharraren bila joateko. Aitak eta semeak diruagatik elkarri aurka egiten diotenean, lau urte lehenago Ramiro alde egitera bultzatu zuen gizona bilakatuko da Arturo.
BIOGRAFIA
Buenos Aires, 1973. Alejandro Agresti zuzendariaren laguntzaile gisa hasi zen lanean. Jorge Gaggerok zuzenduriko Vida en Falcón (2004) eta Sandra Gugliottaren Las vidas posibles (2005) lanen gidoiak idatzi ondoren, 2006an bere lehenengo film luzea zuzendu zuen, El asaltante, Zinema Erakitzen 11 atalerako hautatu zutena eta 2007ko Donostia Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean lehiatu zena. Bestalde, filmak, 2008ko Canneseko Kritikaren Astean ere parte hartu zuen eta Kritika Gaztearen Saria jaso zuen bertan.
FITXA
Zuzendaria
Pablo Fendrik
Gidoia
Pablo Fendrik
Argazkia
Julián Apezteguía
Muntaketa
Leandro Aste
Musika
Juan Ignacio Bouscayrol
Antzezleak
Arturo Goetz, Nahuel P. Biscayart, Guillermo Arengo, Ailin Salas, Stella Galazzi
Iraupena
100 m.
Herrialdea
Argentina-Frantzia-Alemania
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea