tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 56. Edizioa 2008  > Sailak eta filmak
Leonera / Lion’s Den
Horizontes Latinos
Leonera
Foto: Montse Castillo
Leonera
Foto: Montse Castillo
Horizontes Latinos Gosariak
Foto: Iñigo Ibáñez
Horizontes Latinos Gosariak
Foto: Iñigo Ibáñez

Julia bere apartamentuan esnatuko da alboan, odolez estalita, Ramiro eta Nahuel-en gorpuak dituela. Ramiro bizirik dago oraindik. Biak izan dira, batera, baina ezkutuan, Juliaren maitaleak, eta bietako batek haurdun utzi du. Julia emakumeentzako espetxe batera bidaliko dute haurrak dituzten edo haurdun dauden beste emakume batzuekin eta hantxe igaroko ditu lehenengo egunak; zurtuta, baztertuta. Gorroto du haurra baldintza horietan izatea. Semea jaioko da. Haur bat kartzelan heztea zaila da. Bere borondatearen aurka gertatu zen guztia. Baina Juliak gero eta argiago dauka bere semea dela geratzen zaion gauza on bakarra. Ramiro bisitatzera joango da gizonentzako espetxera. Krimenaren gauean gertaturikoa nahasgarria iruditzen zaie oraindik, baita batak besteagatik sentitzen duena ere.
BIOGRAFIA
Ramos Mejía (Buenos Airesko probintzia), 1971. 1999an estreinatu zuen lehenengo filma, Mundo grúa, eta beste sari batzuen artean Veneziako Kritikaren Saria jaso zuen. Bigarren film luzeak, El bonaerense (2002), Canneseko Un Certain Regard atalean parte hartu zuen eta urte horretan bertan zuzendariak Matanza Cine ekoizpen-etxea sortu zuen. 2004an Veneziara itzuli zen hirugarren film luzearekin, Familia rodante (2004), eta 2006an Nacido y criado estreinatu zuen Erromako zinema jaialdian. Leonera Canneseko Sail Ofizialean lehiatu zen 2008ko edizioan.
FITXA
Zuzendaria
Pablo Trapero
Gidoia
Santiago Mitre, Martín Mauregui, Alejandro Fadel, Pablo Trapero
Argazkia
Guillermo Nieto
Muntaketa
Ezequiel Borovinsky
Musika
Intoxicados, Chango Spasiuk, Los Palmeras
Antzezleak
Martina Gusman, Elli Medeiros, Rodrigo Santoro, Laura García
Iraupena
113 m.
Herrialdea
Argentina-Hego Korea-Brasil
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea