tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 56. Edizioa 2008  > Sailak eta filmak
Los crímenes de Oxford / The Oxford Murders
Made in Spain
Leonor Watling
Foto: Iñaki Pardo

Adineko emakume bat hilda agertuko da Oxford kanpoaldean duen etxeko egongelan. Emakumearen gorpua, inoiz elkar ikusi ez duten bi gizonek aurkituko dute: Arthur Seldom, logika irakasle ospetsua, eta Martin, irakasle ospetsuak tesia zuzen diezaion unibertsitatera iritsi berri den ikasle amerikar gaztea. Emakumearen hilketaren ondoren beste batzuk etorriko dira eta denek izango dituzte hainbat puntu komunean. Ia hauteman ezin diren krimenak dira, heriotza naturalak izan zitezkeenak, baina kasu guztietan mezu bat dator haiekin: irudi bat da, ikur ezberdin bat kasu bakoitzean, eta denek batera protagonistek argitu beharreko segida logikoa osatzen dute. Segida aurkitzeko bidean protagonisten uste matematikoak zalantzan jarriko dira, baita irakasleak eta ikasleak mundua ulertzeko duten modua ere. Ezagut al dezakegu errealitatea? Jakin al dezakegu egia?
BIOGRAFIA
Bilbo, 1965. 1993an, Acción mutante, lehenengo film luzea, zuzendu zuen. Filmak hiru Goya sari lortu zituen. Ondoren, honako lan hauek egin ditu: El día de la bestia (1995), sei Goya sari lortu zituena (horien artean Zuzendari Onenarena); Perdita Durango (1997); Muertos de risa (1999); La comunidad (2000), hiru Goya eta Donostia Zinemaldian Emakumezko Aktore Onenaren (Carmen Maura) Urrezko Maskorra lortu zituena; 800 balas (2002) eta Crimen Ferpecto (2004).
FITXA
Zuzendaria
Álex de la Iglesia
Gidoia
Álex de la Iglesia, Jorge Guerricaechevarría
Argazkia
Kiko de la Rica
Muntaketa
Alejandró Lázaro
Musika
Roque Baños
Antzezleak
Elijah Wood, John Hurt, Leonor Watling, Julie Cox, Anna Massey
Iraupena
110 m.
Herrialdea
Espainia-Frantzia-Britainia Handia
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea