"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
	
Ray Eddy bere familiarentzat ametsetako etxea erostear dago. Baina senarrak, jokalari porrokatua, diruarekin alde egiten duenean, Ray porrot eginda eta bakarrik geratuko da bere seme-alabekin. Senarra aurkitzen saiatzen ari dela Lila Littlewolf ezagutuko du, mohawk indiar bat. Lilak dirua erraz irabazteko plan bat proposatuko dio. Arriskua, aitzitik, handia da: helburua immigranteak ezkutuan sartzea da izoztutako San Lorentzo ibaia zeharkatuz; baina ibaiaren bi aldeetan zaindari patruilak daude. Rayk dirua irabazteko premia larria du, eta onartu egingo du eskaintza: berak autoa gidatuko du eta irabaziak bien artean banatuko dituzte. Hasieran, izotz geruza lodia da, baina denborarekin mehetu egingo da, eta  Ray eta Lila konturatuko dira immigranteak garraiatzeak ondorioak dakartzala.


