tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 56. Edizioa 2008  > Sailak eta filmak
Flores de luna / Night Flowers
Zabaltegi-Bereziak
Flores de Luna
Foto: Iñaki Pardo
Flores de Luna
Foto: Iñigo Ibáñez

Pozo del Tío Raimundo auzoko txabola batetik, 50eko hamarkadan gaueko ilargiaren loreak hazten diren bizkortasunarekin ?ateratako? buztinezko eta latorrizko "etxeekin" eraiki zen auzo hartan, Aita Llanos "apaiz gorriak" justizia eta askatasuna bilatzen zuen bere ilusio utopikoa piztu zuen etorkinengan. Elkartasunean eta errebeldiaz nortasun berri bat eraikitzen igarotako egunak eta urteak, auzotik mundua alda zitekeela amesten. Nola jabetu ziren bertako biztanleak beren egoeraz, eta nola ekin zioten aldaketari talde gisa zuten indarrarekin eta kohesioarekin?
BIOGRAFIA
Madril, 1957. 1995ean Entre vías film laburra ekoitzi, idatzi eta zuzendu zuen; Goya sarietarako proposatu zuten. 2001ean egin zuen lehenengo film luzea, Aunque tú no lo sepas, eta Donostia Zinemaldiko Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean parte hartu zuen. A golpes (2005) Marrakecheko zinema jaialdiko Sail Ofizialean egon zen. Errealizadore Berrien Plataformaren sortzailea da, Plano Corto aldizkariaren zuzendaria eta Samarkanda Cine ekoizpen-etxearen sortzailea.
FITXA
Zuzendaria
Juan Vicente Córdoba
Gidoia
Juan Vicente Córdoba
Argazkia
Toto Carlón, Joaquín Manchado, Mario Blanco
Muntaketa
Pablo Blanco
Musika
Marco de Benito
Iraupena
120 m.
Herrialdea
Espainia
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea