tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 56. Edizioa 2008  > Sailak eta filmak
Yakuza Eiga: Une histoire secrète du cinéma japonais / Yakuza Eiga: A Secret Story of Japanese Cinema
Zabaltegi-Bereziak
Yakuza Eiga: Une histoire secrète du cinema japonais
Foto: Montse Castillo
Yakuza Eiga: Une histoire secrète du cinema japonais
Foto: Gorka Estrada
Yakuza Eiga: Une histoire secrète du cinema japonais
Foto: Iñigo Ibáñez

Yakuza Eiga zinema japoniarrean zehar eginiko bidaia harrigarria da, Bigarren Mundu Gerraren amaieratik hasi eta gaur egunera arte. Ibilbide horretan zine japoniar berrian ezinbestekoak diren pertsonaia esanguratsuek, Miike Takashi eta Takeshi Kitano esaterako, bizi berria eman diote yakuzei eta gangster japoniarrei buruz hitz egiten digun zinemari. Lau hamarkadatan aktoreak eta zuzendariak yakuzen mundura hurbildu dira, eta egiazko zenbait yakuza benetako aktore bilakatu dira. Dokumental honen estiloa cinéma vérité eta herrikoia zein polemikoa den generoaren -yakuza zinema- ikuspegi historikoaren arteko zerbait dela esango genuke.
BIOGRAFIA
Frantzian jaio zen 1963an eta gaur egun Parisen bizi da eta bertan lan egiten du. Frantziako zinema aldizkarietan eta telebista kateetan (Canal+, Arte TV-ko Tracks programa) zinema kritikari gisa jardun du hainbat urtez, eta horrez gain, Parisko L'Etrange zinema jaialdiko programazioaren arduraduna izan da, baita hainbat jaialditako prentsaurrekoen moderatzaile ere, Canneseko jaialdia barne. 2000. urtetik zuzendari "eszentrikoei" buruzko dokumentalak egiten ditu, esaterako Michael Haneke, Miike Takashi, Asia Argento, Johnnie To edo Hayao Miyazaki.
FITXA
Zuzendaria
Yves Montmayeur
Argazkia
Cédric Derlyn
Muntaketa
Olivier Heinneman
Iraupena
75 m.
Herrialdea
Frantzia
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea