tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 56. Edizioa 2008  > Sailak eta filmak
CSNY/Déjà Vu
Zabaltegi-Perlak
CSNY/ Dejà Vu
Foto: Iñigo Ibáñez
CSNY/ Dejà Vu
Foto: Iñaki Pardo
CSNY/Déjà Vu
Foto: Iñaki Pardo

CSNY/Déjà Vu filmak Crosby, Stills, Nash eta Youngek osaturiko taldea jarraituko du 2006an Ipar Ameriketatik eginiko "Freedom of Speech" ("Adierazpen askatasuna") biran. Nabarmentzekoak dira Neil Youngen Living With War disko polemikoko abestiak. Biraren jarraipena egiteaz arduratu zen Michael Cerre kazetariaren bitartez, fanek abestien hitzen aurrean dituzten erreakzioak eta taldeak miresleekin duen lotura hurbilduko dizkio dokumentalak ikusleari. Testuinguru gisa Irakeko eta Afganistango gerrak izango ditugu, baita Ameriketako Estatu Batuetako 2006ko hauteskundeen inguruko gertaerak ere.
BIOGRAFIA
Neil Youngek "Bernard Shakey" ezizena erabiltzen du bere filmak sinatzeko eta aurretik Journey Through the Past (1974), Rust Never Sleeps (1979), Neil Young: Human Highway (1982) eta Greendale (2003) lanak zuzendu ditu. Azken mende erdiko gitarra-jole eta abeslari garrantzitsuenetakoa da eta bere abestiek eragin sakona izan dute rock musikaren bilakaeran After the Gold Rush (1970) eta Harvest (1972) diskoen bitartez. CSNY/Déjà Vuk Sundance itxi eta 2008ko Berlinale Special sailean parte hartu zuen.
FITXA
Zuzendaria
Bernard Shakey
Gidoia
Mike Cerre, Neil Young
Argazkia
Mike Elwell
Muntaketa
Mark Faulkner
Musika
CSNY
Antzezleak
David Crosby, Stephen Stills, Graham Nash, Neil Young
Iraupena
96 m.
Herrialdea
AEB
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea