Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 56. Edizioa 2008  > Sariak eta Epaimahaiak > Altadis-Zuzendari Berriak Sariaren Epaimahaia > JOAN CHEN (Presidentea)
JOAN CHEN (Presidentea)
Altadis-Zuzendari Berriak Sariaren Epaimahaia
 

Joan Chen nazioarteko zinemaren munduan ospe handieneko asiar artista dela esan genezake. 14 urterekin hasi zuen karrera Shanghaien. Qing Chun (Youth, 1977) eta Xiao Hua (Little Flower, 1980) filmetan egin zituen rolek ospetsu egin zuten Txina osoan. Azken film horri esker Chenek Emakumezko Aktore Onenaren saria irabazi zuen Txinan 1980an, 19 urte zituela.

1981ean Estatu Batuetara joatea erabaki zuen, Kaliforniako Northridge State University-n zinema ikasketak egitera, eta emaitza bikainekin graduatu zen. AEBetan berrogei roletik gora egin ditu zineman zein telebistan. Horietan ezagunenak Oscar saria jaso zuen Bernardo Bertolucci-ren The Last Emperor (Azken enperadorea, 1987) filmean, David Lynch-en Twin Peaks sailean (1990) eta Oliver Stonen Heaven and Earth (1993) lanean eginikoak dira. Aldi berean asiar ikusleentzat filmak egiten jarraitu zuen. Txinatarrez errodaturiko Hong Mei Gui Bai Mei Gui (Red Rose and White Rose, Stanley Kwan, 1994) filmean egin zuen antzezpen bikainagatik Emakumezko Aktore Onenaren saria jaso zuen Taiwango Golden Horse sarietan eta Hong Kong Critics sarietan 1994an.
1997an estreinatu zen zuzendari gisa Xiu Xiu, The Sent-down Girl (1999) filmarekin eta oso kritika onak izan zituen. Filmak sari ugari lortu ditu, gainera, nazioartean. 2000. urtean National Board of Review erakunde entzutetsuak Nazioarteko Adierazpen Askatasunaren Saria eman zion Xiu Xiu filma egiteagatik. Kameraren atzean egin zuen bigarren lana MGMren Autumn In New York (2000)izan zen, Richard Gere eta Winona Ryder aktore zituela.
2003 eta 2006 bitartean Chen Txinara itzuli zen hiru txinatar filmetan lan egiteko: Mo Li Hua Kai (Jasmine, Hou Yong,2005), Xiang Ri Kui (Sunflower, Zhang Yang, 2005), eta Tai Yang Zhao Chang Sheng Qi (The Sun Also Rises, Jiang Wen, 2007). Bestalde, bigarren mailako rol garrantzitsua egin zuen Ang Lee zuzendariaren Se, Jie (Lust, Caution, 2007) filmean.
Egin duen azken lana, The Home Song Stories (Tony Ayres, 2007) film australiarra Berlineko zinema jaialdian estreinatu zen 2007an eta hari esker Emakumezko Aktore Onenaren saria jaso zuen Australian Film Instituteren eskutik eta Inside Film Awards eta Australian Critics Awards lehiaketetan 2007an bertan. Bestalde, Emakumezko Aktore Onenaren saria jaso zuen rol beragatik Taiwango Golden Horse sarietan eta Turingo zinema jaialdian. 2008ko Asian Film Awards lehiaketan izendapen bikoitza izan zuen, Emakumezko Aktore Onenarena The Home Song Stories filmagatik eta Bigarren Mailako Emakumezko Aktore Onenarena The Sun Also Rises lanagatik; azkenean bigarren sari hori irabazi zuen.
Gaur egun San Franciscon bizi da bere senarra Peter Hui eta bi alabekin; Angela eta Audrey.
 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea