Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 56. Edizioa 2008  > Sariak eta Epaimahaiak > Altadis-Zuzendari Berriak Sariaren Epaimahaia > ANTONIO SANTAMARINA
ANTONIO SANTAMARINA
Altadis-Zuzendari Berriak Sariaren Epaimahaia
 

Madrilen jaio zen 1953an. Espainiako Zinematekako Doré zinemako gerentea da, baita kritikaria eta zinema-historialaria ere. Bera izan zen zinemari buruzko liburuen kritikaren arduraduna Diario 16 egunkariko Culturas eranskinean 1992tik egunkaria itxi zen arte; horrez gain, Viridiana, Cuadernos de la Academia, Cinemanía eta Dirigido por argitalpenetarako ere lan egiten du, eta Nosferatu eta Cahiers du Cinéma. España aldizkarien erredakzio kontseiluko kide da. Gainera, laster argitaratuko den SGAEren Zinema Hiztegiaren aholkularitza batzordeko kidea da eta Zinema Akademiaren Espainiar Zinemako Hiztegiaren idazketan ere lagundu du.

Hainbat lan eta liburu kolektiboren erredakzioan parte hartu du: La mirada oblicua. El cine de Robert Aldrich (1996), Richard Fleischer. Entre el cielo y el infierno (1997), La mitad del cielo. Directoras españolas de los años noventa (1998), El cine fantástico y de terror de la Universal (1999), Emociones de contrabando. El cine de Aki Kaurismäki (1999), La imprenta dinámica. La literatura española en el cine español (2002), Enrique Urbizu. La imagen esencial (Jesús Angulo eta Carlos F. Herederorekin, 2003), El camino del cine europeo I eta II (2004 y 2006), Breve historia del cortometraje vasco (Jesús Angulo eta José Luis Rebordinosekin, 2006), Arrebato... 25 años después (2006), Shinya Tsukamoto, poeta y guerrillero del cinematógrafo (2007), Calle Mayor... 50 años después (2007). Honako liburu hauek idatzi ditu: Eric Rohmer (1991), El cine negro. Maduración y crisis de la escritura clásica (1996) eta Semillas de futuro. Cine español 1990-2001 (2002), hiruak Carlos F. Herederorekin batera, eta París, Texas, de Wim Wenders, José Antonio Hurtadorekin (prentsan).

Diarios de Yasujiro Ozu idazlanaren edizioa ere zuzendu du (Núria Pujolekin), Filmoteca Española. Cincuenta años de historia (1953-2003) liburua koordinatu du eta El cine negro en cien películas (1998) eta Laura, de Otto Preminger (2001) izan dira bere bakarkako lanak.

Ikastaroak eman ditu hainbat erakunde eta unibertsitatetan (Zinema eta Estetika katedra Valladolideko unibertsitatean, eta Murtzia eta Gironako unibertsitateetan, Castellóko Jaume I.a unibertsitatean, Salamancan, Carlos III.a unibertsitatean, Andaluzian, Valentziako Generalitateko Zinematekan, Donostia Kulturan, Nafarroako jaialdietan) eta Carlos F. Herederorekin batera La imprenta dinámica: literatura y cine español en el cambio de siglo ikastaroa zuzendu zuen Santanderreko Menéndez y Pelayo unibertsitatean (2005).

Hainbat zinema jaialditako epaimahaietako kide izan da: Alcalá de Henares, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, Nantes eta Sitges (Nuevas Visiones).

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea