Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 56. Edizioa 2008  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > JONATHAN DEMME
JONATHAN DEMME
 

Ekoizle eta zuzendaria 1944an jaio zen Baldwin-en, Long Island, New York. Rachel Getting Married (2008) filma egin aurretik, eta ondoren, Jonathan Demmeren lehentasuna film dokumentalak egitea izan da. Oraintxe abian du Katrina urakanaren ondorengo New Orleansi buruzko Right to Return: New Home Movies From the Lower 9th Ward lana; Neil Young Trunk Show: Scenes From a Concert editatzen ari da, eta Bob Marley artistari buruzko dokumental baten aurre-produkzio lanetan sartuta dago. Dokumentala 2010. urteko otsailean ateratzeko asmoa dute, abeslariaren 65. urteurrenean. Jimmy Carter Man From Plains izan zen Rachel Getting Married filmaren aurretik egin zuen azken lana.

Demmek 27 film baino gehiago zuzendu ditu; horien artean daude: The Manchurian Candidate (2004), The Agronomist (2002), Beloved (1998), Philadelphia (1993), The Silence of the Lambs (1991), (honi esker Oscar sari bat eta New Yorkeko zinema kritikariek emandako Zuzendari Onenaren saria irabazi zituen), Married to the Mob (1988), Swimming to Cambodia (1987), Something Wild (1986),eta Melvin and Howard (1980); azken horrekin Zuzendaririk Onena izendatu zuten New Yorkeko zinema kritikariek. Bestalde, ekoizle gisa honako lan hauetan parte hartu du: Devil in a Blue Dress, Household Saints, That Thing you Do!, Ulee’s Gold, eta Adaptation.

Demmeren filmek Oscar sarietarako 20 izendapen izan dituzte. The Silence of the Lambs lan ezagunak bost Oscar sari irabazi zituen 1991n: Argazkilaritza Onenarena, Zuzendari Onenarena, Gizonezko Aktore Onenarena, Emakumezko Aktore Onenarena eta Egokitutako Gidoi Onenarena. Zinemagilearen lanek bi aldiz irabazi dute Gidoi Onenaren Oscar saria, Melvin and Howard (Gidoi Original Onena, 1980) eta The Silence of the Lambs (Egokitutako Gidoi Onena, 1991) lanengatik, hain zuzen; eta Gizonezko Aktore Onenaren bi Oscar sari, Anthony Hopkins-entzat 1990ean (The Silence of the Lambs, 1991) eta Tom Hanks-entzat (Philadelphia, 1993); gainera, Jodie Foster-ek ere Emakumezko Aktore Onenaren Oscar saria jaso zuen (The Silence of the Lambs, 1991).

Katrina urakanaren ondorengo New Orleansi buruzko Right to Return: New Home Movies from the Lower Ninth Ward da Demmeren proiektu eta pasio berria. Bere urratsek New Orleansera gidatu zuten, hiria berreskuratzeko lanak (edo lanik eza) bere begiekin ikusi eta dokumentatzeko. 2005eko udazkenean egin zuen lehenengo bisita, eta ordutik hainbat aldiz itzuli da Lower Ninth Ward auzoaren eta bertako biztanleen eguneroko bizitzaren jarraipena egiteko. “The Tavis Smiley Show” telebistako programak aste oso batez erakutsi zituen Right to Return lanaren zatiak; geroago, bildutako materialarekin dokumental luzeago bat egin zuten, Right to Return: New Home Movies from the Lower Ninth Ward, eta Silverdocs jaialdian aurkeztu zen 2007ko ekainean.

Demmek komunitate horretako jendearen istorioak entzuteko egin dituen etengabeko bidaiek beste lau biopic edo lan biografiko osagarri inspiratu dituzte, baina oraindik garatzen ari dira; hona hemen haien izenburuak: The Harrisons of New Orleans, The Carolyn Parker Story, Pastor Mel, eta The Blue House. Azkenak, Common Ground erakundeak komunitatean egin duen ahalegin heroikoari buruz hitz egiten digu.

Demme giza eskubideen defendatzaile sutsua da eta Haitiko egoera larriari buruzko hainbat dokumental ere egin ditu: The Agronomist; Haiti: Dreams of Democracy; Haiti: Killing the Dream; Tonbe Leve; eta Courage and Pain. Horrez gain, Cousin Bobby dokumentala zuzendu zuen eta Oscar sarietarako izendapena jaso zuen Mandelaren biografia ekoitzi zituen, baita Into the Rope! Double Dutch kirolari buruzko lana ere; The Uttmost, Kenny Utt ekoizleari buruzko erretratua; eta One Foot on a Banana Peel, the Other Foot in the Grave, HIESarekin bizitzeari buruzkoa. Bestalde, Peabody saria jaso duen Beah: A Black Woman Speaks dokumentala egin du, Beah Richardsen bizitzan oinarrituta.

Demmeren sormenak eta talentuak musikaren alorrean sartzera eraman dute. Kontzertu bati buruzko film txalotua egin zuen 2006an, Neil Young: Heart of Gold. Baina aurretik ere lan egin zuen Neil Youngekin, "Sleeps with Angels" albumeko sei abesti erakusten zizkigun The Complex Sessions lanean, 1994an. Halaber, Storefront Hitchcock, Robyn Hitchcocken kontzertuari buruzko filma zuzendu zuen, baita saria jaso zuen Talking Heads taldearen kontzertu bati buruzko Stop Making Sense lana ere. Horretaz gain, bideoklipak zuzendu ditu Bruce Springsteen, Les Frères Parent, The Neville Brothers, New Order, KRS-One eta Feelies taldearentzat, besteak beste. Gainera, Haitiko musikari buruzko Konbit albuma ekoitzi zuen.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea