tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 57. Edizioa 2009  > The Industry Club > EFPk eta Donostia Zinemaldiak jarraipena emango diote Europako banatzaileentzako programari
EFPk eta Donostia Zinemaldiak jarraipena emango diote Europako banatzaileentzako programari
European Distributors: Up Next!, Europako filmen zabalkundea hobetzeko ekimena
Astelehena, 2009(e)ko irailaren 7

European Distributors: Up Next! ekimenak 2008an izandako arrakasta ikusita, European Film Promotion (EFP) erakundeak eta Donostia Zinemaldiak aurten ere lekua egingo diote Europako herrialde txikietako banatzaileei laguntzeko programari, irailaren 18tik 21era. Ekimenaren helburua Europan zehar Europako filmen banaketa sustatzea da, baita banatzaileen eta merkataritza agenteen arteko harremanak estutzea ere. Izan ere, Europako film gehienek arazo izugarriak dituzte oraindik ere beraien herrialdeetatik kanpoko zinema aretoetara iristeko.

Aurtengoan, banaketari dagokionez antzeko arazoak dituzten Europako herrialde txikietako banatzaile independenteen egoeran jarriko du arreta ekimenak. EFPko kideek eta Donostia Zinemaldiak hautatutako zortzi banatzaile izango dira Donostian, merkatuaren indarguneak eta ahulguneak aztertzeko eta herrialde bakoitzaren berezitasunak ezagutarazteko asmoz. Horrez gain, etorkizunean antzerki obrak banatzeko aukerak ere aztertuko dituzte. European Distributors: Up Next! programak Europa Distribution sarearekin elkarlanean egiten du lan.

Ekimena Europar Batasuneko MEDIA programak finantzatzen du. Media programako kide gisa, Variety aldizkariak ekimenerako aukeratutako banatzaileek zinema independenteari egindako ekarpena azpimarratuko du.

European Distributors: Up Next! programarako aukeratutako banatzaileak 2009

Herrialdea Izen-abizenak Enpresa
Belgika Annemie Degryse Lumière
Finlandia Peter Toiviainen Sandrew Metronome
Islandia Isleifur Thorhallsson Green Light Films
Irlanda Siobhán Farrell Eclipse Pictures
Mazedoniako JEO Tatjana Curcinska Pepeljugoska Manakifilm
Norvegia Kjetil Omberg Euforia
Portugal Gil Santos Ecofilmes
Serbia Zoran Stanković MegaCom Film

Ekimenean parte hartu duten EFPko kideak honakoak dira:

Film Center Serbia, Finnish Film Foundation, Flanders Image, ICA Portugal, Icelandic Film Centre, Irish Film Board, Macedonian Film Fund, Norwegian Film Institute

Kontaktua

European Film Promotion

Donostia Zinemaldia

Europar Batasunaren eta bertako kide diren erakundeen MEDIA programaren laguntza jasotzen du EFPk. Horrez gain, sustapen eta harreman publikoetako jarduerek Centre National de la Cinématographie (CNC) erakundearen laguntza jasotzen dute . European Distributors: Up Next! ekimenak, gainera, Donostia Zinemaldiaren eta Variety aldizkariaren laguntza jasotzen du. Hanburgon kokatutako bulegoak, berriz, Alemaniako Gobernu Federaleko Kultura eta Prentsa Arloko komisarioaren eta Hanburgoko Kultur, Kirol eta Prentsa Sailaren finantziazioa jasotzen du.

 

Industria Saila ondorengoen babesarekin:
Media Partner:
Aurreko Edizioak "The Industry Club"
2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010
2009
2008
Newsflash

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea