tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 59. Edizioa 2011  > Donostia Sariak > GLENN CLOSE
GLENN CLOSE
Ekitaldia irailaren 18an izango da, 21:30etan, Kursaal auditoriumean.
 

GLENN CLOSE Hollywoodeko aktorerik sonatuenetakoa da, eta berak jasoko du aurten ibilbide osoa errekonozitzeko Donostia saria. Ekitaldia irailaren 18an izango da, 21:30etan, Kursaal auditoriumean.

Era berean, Donostia Zinemaldia baliatuta estreinatuko du aktoreak bere azken filma Europan (lehiaketaz kanpo): Albert Nobbs. Rodrigo Garcíak zuzendutako film hau XIX. mendeko Irlandan dago girotuta; gizonezkoek menderatutako gizarte horretan emakumeek apenas izango duten aukerarik, eta mendean egotera kondenaturik egongo dira. Filmeko protagonista (Glenn Close) gizon jantziko da; hala, hotel batean hasiko da lanean, bere ametsa betetzeko behar duen dirua irabazteko.

George Moore idazle irlandarraren istorio labur batean dago oinarrituta; gidoiak Glenn Closeren beraren ukitua du, baita Gabriella Prekop egilearena eta John Banville eleberrigile prestigiotsuarena ere (azken horrek Booker saria eskuratu zuen 2005ean, eta Franz Kafka saria ere bai 2011n), eta Closek berak ekoitzia da. Bestalde, Glenn Closek Obie saria eskuratu zuen 1982an Albert Nobbs pertsonaia antzeztu izanagatik, Simone Benmussa egilearen istorio labur baten abangoardiako egokitzapenean. Film hau oso bestelako bertsioa da, eta Mia Wasikowska, Aaron Johnson, Janet McTeer, Pauline Collins, Brenda Fricker, Jonathan Rhys Meyers eta Brendan Gleeson aktoreekin egin du lan Closek.

Era berean, kritikariek goraipatutako Damages thrillerrean aritu da FX telebista-katean, hiru denboraldiz. Dramaren atal berriak, laugarren denboraldikoak, DirectTV katera igaro dituzte. Patty Hewes abokatu paregabearen rola modu zoragarrian antzeztu zuen, eta Emmy sarietarako proposatu zuten 2010ean. Hala, bi Emmy irabazi zituen bata bestearen segidan: drama telesailetako emakumezko aktore onenarena Damages telesailarengatik, lehen bi denboraldietan. Telesailaren lehen denboraldian, halaber, Urrezko Globoa ere irabazi zuen 2009an, baita Emmy sari bat ere; horrez gain, SAG sarietarako hautatu zuten. Halaber, 2010ean ere proposatu zuten Urrezko Globoa eta SAG saria eskuratzeko. Damages telesailaren aurretik, Closek kritika bikainak ez ezik, Emmy sarietarako proposamena ere eskuratu zuen Monica Rawling kapitainarena egin izanagatik, FX telebista-katearen The Shield telesailean.

Glenn Closek antzeztutako lehendabiziko filma George Roy Hill zuzendariaren The World According to Garp izan zen. Film horretan egindako lanak Los Angeleseko Film Kritikarien Elkartearen aipamena merezi izan zuen, baita National Board of Review kontseiluarena ere (Zinema Kritikarien Kontseilu Nazionala). Halaber, Oscar sarietarako lehendabizikoz proposatu zuten. Gerora ere hautatu zuten Oscar sarietarako, honako film hauetan egindako antzezpenengatik: The Big Chill (Lawrence Kasdan), The Natural (Barry Levinson), Fatal Attraction (Adrian Lyne), eta Dangerous Liaisons (Stephen Frears zuzendariarena; azken horrengatik BAFTA sarietarako proposatu zuten).

Bere filmografian honako film hauek ere topa ditzakegu: Jagged Edge (Richard Marquand zuzendariarena), Reversal of Fortune (Barbet Schroeder), Hamlet (Franco Zeffirelli), Meeting Venus (István Szabó), The Paper (Ron Howard), 101 Dalmatians (Stephen Herek), 102 Dalmatians (Kevin Lima), Air Force One (Wolfgang Petersen), Cookie's Fortune (Robert Altman), The Safety of Objects (Rose Troche), Le Divorce (Merchant Ivory), Heights (Chris Terrio) edota Evening (Lajos Koltai).

Rodrigo Garcíaren beste bi filmetan ere protagonista izan da; Things You Can Tell Just by Looking at Her eta Nine Lives lanetan, hain zuzen ere.

Glenn Close hamar aldiz proposatu dute Urrezko Globoa eskuratzeko, eta telefilmetako emakumezko aktore onenaren saria lortu zuen, Andrei Konchalovskyk egokitutako The Lion in Winter telesailean egindako antzezpenagatik (era berean, SAG saria ere eskuratu zuen). Bere telebista-proiektuak, era berean, hamabi Emmy saritarako proposatu dituzte, eta bat eskuratu ere egin zuen Jeff Bleckner zuzendariaren Serving in Silence: The Margarethe Cammermeyer Story telefilmeko Margarethe Cammermeyer heroi errealaren antzezpenagatik (Close bera izan zen ekoizle exekutiboa). Telebistarako beste hainbat lan aipagarri ere egin ditu; hala nola, The Elephant Man obraren telebistarako antzezpena (Jack Hofsiss); Something About Amelia (Randa Haines); Stones for Ibarra (Jack Gold); In the Gloaming (Christopher Reeve zuzendariarena, bertan egindako lanagatik CableACE saria eskuratu zuen) eta Richard Pearce-k berregindako South Pacific musikala (Nellie Forbush-en rola jokatu eta abestu zuen, eta Close bera izan zen ekoizle exekutiboa). Berak ekoitzi eta Christopher Walken aktorearekin batera antzeztu zuen, halaber, Sarah, Plain and Tall trilogia ere, eta Glenn Jordan eta Joseph Sargent aritu ziren zuzendari txandaka. Era berean, Jeremy Kagan zuzendariaren The Ballad of Lucy Whipple filmeko protagonista eta ekoizle exekutibo ere izan zen.

Glenn Close antzerkigintza profesionalean eta Broadwayn ere jarduna da; Harold Prince zuzendariaren Love for Love obra berriro estreinatzen egin zuen debuta. Antzerkian egindako lanen artean daude, halaber, Paul Giovanniren The Crucifer of Blood, edota Simone Benmussak egokitutako The Singular Life of Albert Nobbs obra (azken horregatik Obie saria eskuratu zuen). Tony sarietarako lehendabiziko proposamena Joe Laytonen Barnum musikalean egindako lanagatik jaso zuen, eta, ondoren, The Real Thing eta Death and the Maiden obretan egindako lanagatik Tony sari bana eskuratu zuen (bietan ere Mike Nichols izan zen zuzendari). Andrew Lloyd Webber zuzendariaren Sunset Boulevard musikalean Norma Desmond antzeztu izanagatik, Closek Tony saria, Drama Desk saria, Los Angeleseko Drama Critics Circle saria eta Drama-Logue saria eskuratu zituen. Ikuskizun horretako zuzendariarekin, Trevor Nunn-ekin, gerora berriz ere lan egin zuen Londresen, A Streetcar Named Desire obra berriro estreinatzean, Royal National Theatre antzokian.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea