Ateratzen ginen basa eta pizti. Eta derrepentean, Ikus Entzunezko fakultateko praktiketan ziharduten ikasle batzuk arrimatu ziren gu entrebistatu nahian. Eta guk, odolaren usainak oraindino zorabiaturik, onartu.
Derrepentean, ikasle horiek esan ziguten inozente baino irmo: “Jo,gu komedia beltz ikusiko genukelakoan eta zas! drama handi baten aurrean aurkitu gara. Pentsatzeko asko ematen duena”. Ahoa hortz bete geratu ginen.Zor ta lor. Kasik dardaraz. Egia ote? Drama ote Urte berri on, amona!? Alboratu genituen gure desio sadikoak eta, porsiaca, hausnarketa egiteari ekin genion.
Eta hausnarketa horretan geundela akordatu ginen pelikulan dardara sentitu izan genuela.
Eta ez gara gu dardaraz hasten errezak. Baina bai, aitortu behar minez hartu genituela Montserrat Carullak esandako hitz hauek: “Nik ez dut hil nahi”.
Bai,badakigu: gure kode fantastikoaren arabera, akatzeko moduko amona dugu Mari. Eredu izan dituen Bette Davis eta Joan Crawford gaiztoenetan gaiztoenek irakatsitakoa aise
gainditu du gogoz. Akabatzearen beharra ulertzen dugu baina baita bere sofrikario eta beldurra entenditu ere.
Bi umemoko argik etorri behar gure segurantza maltzur guztia pikutara bidaltzera. Gero Telmorekin izan genuen hitz-aspertua eta berak baieztatu zigun pelikula bazela drama bat. Ez bakarrik amonarentzat bertako guztientzat baizik.
Eta horrela asumitu genuen Urte berri on amona!guk hainbeste maite dugun barrabaskeri dotore eta galanta izateaz gain,gure ditxosozko gizarte honen portreta mundiala eta berdaderoa izateaz aparte,bukaera borobila,bikoitza eta birrindua izateaz gain, badela barruak estutuko dizkizuen aldrebeskeria samina.
Onartuko dugu bai. Baina oraindik ere eskopeta prest daukagu ohepean.Badaezpada ere.
BEGOÑA DEL TESO