tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 59. Edizioa 2011  > Zinemira Saria > Elías Querejeta
Elías Querejeta
 

Espainiako zinemagintzako pertsonairik enblematikoenetako batek, Elías Querejeta ekoizleak, Zinemira saria eskuratu zuen 2011n, Donostia Zinemaldiaren 59. edizioan, bere ibilbidea saritzeko.

Hernanin jaioa 1934an, Realeko jokalari izan zen. Gerora, 1963an bere ekoizpen-etxea sortu zuen, eta, hari esker, «Espainiako zinemagintza berriko» film garrantzitsuenetako hainbat egin ziren. Zinemagintzako panorama erabat aldatu zuten zuzendari gazteen aldeko apustua egin zuen Querejetak: Antxon Ezeiza (El próximo otoño, De cuerpo presente) edota Carlos Saura (La caza, Peppermint Frappé, Ana y los lobos, La prima Angélica, Cría cuervos, Mamá cumple cien años edota Deprisa, deprisa, esaterako). Bere filmografia 50 urtean luzatzen da, eta 50 izenburu baino gehiago ditu. Querejetak beti babestu zuen zinemagile berrien talentua, eta Espainiako zinemagintzako izen errekonozitu bilakatu ziren ondoren: Víctor Erice (El espíritu de la colmena, El sur), Ricardo Franco (Pascual Duarte), Jaime Chávarri (El desencanto, A un Dios desconocido), Manuel Gutiérrez Aragón (Habla mudita, Feroz), Montxo Armendáriz (Tasio, 27 horas, Las cartas de Alou, Historias del Kronen), Gracia Querejeta (El último viaje de Robert Rylands, Cuando vuelvas a mi lado, 7 mesas de billar francés), Fernando León de Aranoa (Familia, Barrio, Los lunes al sol) edota Javier Corcuera (La espalda del mundo).

Querejetak harreman estua izan zuen Donostia Zinemaldiarekin, 1969an Los desafíos lanarekin Zilarrezko Maskorra irabazi zuenetik. Handik lau urtera, El espíritu de la colmena filmak Urrezko Maskorra lortu zuen. Ondoren, 1976an, Querejetak El desencanto filma Sail Ofizialetik erretiratu zuen, Jesús María Zabalaren hiletan Euskal Herriaren kontrako polizia-errepresioa salatzeko. Bere beste hainbat ekoizpen ere saritu dituzte Zinemaldian: Gaztelaniazko film onenaren eta aktore onenaren sariak A un Dios desconocido lanarekin 1977an, epaimahaiaren sari berezia Mamá cumple cien años lanarekin 1979an, Zilarrezko Maskorra 27 horas filmarekin 1986an, Urrezko Maskorra Las cartas de Alou filmarekin 1990ean, epaimahaiaren aipamen berezia Paco Lucioren El aliento del diablo filmarekin 1990ean, Zilarrezko Maskorra Barrio filmarekin 1998an, epaimahaiaren aipamen berezia Cuando vuelvas a mi lado filmarekin 1999an, Urrezko Maskorra Los lunes al sol lanarekin 2002an, eta gidoi onenaren eta emakumezko aktore onenaren sariak Siete mesas de billar francés filmarekin 2007an. Querejetak ekoitzitako film gehiago ere aukeratu zituzten Donostia Zinemaldian lehiatzeko: Tasio (Errealizadore Berriak Saila, 1984), El último viaje de Robert Rylands (1996) eta Cuando vuelvas a mi lado (1999). Horrez gain, Zabaltegi-Bereziak sailean beste dokumental hauek ere aurkeztu zituzten: La espalda del mundo (2000), Perseguidos (2004), Noticias de una guerra (2006) eta Al final del túnel (2011).

Elías Querejeta 2013ko ekainaren 9an zendu zen 78 urte zituela.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea