tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Zinemaldiaren Egunkaria > Zinema izarren marrazkiak aire librean
Zinemaldiaren Egunkaria » BERRIAK
Zinema izarren marrazkiak aire librean
ZULET ERAKUSKETA
Larunbata, 2012(e)ko irailak 22

Jesus Zuletek Zinemaldira bertaratutako zine-izar, zuzendari eta artisten 270 karikatura/ilustrazio inguru marraztu ditu azken hogeita bost urteotan.Horiek guztietatik 24 marrazki aukeratu eta Okendo plazan paratu ditu aire libreko erakusketa bailitzan. CBertan, ez dira falta, besteak beste, Almodóvar,Bette Davis, Francis Ford Coppola, Mikel Olaciregui edo Woody Alleni eginiko marrazkiak. “Egia esan –dio ilustratzaileak–, Woody Allenena gertatu zitzaidan sortzen aldrebesena; horrenbeste marrazki egin izan dizkiote, eta inork ez du haren muina atzematen asmatu. Iruditzen zait zinemaskope magikoaren barruan bizi diren benetako arimak aurkitu beharditudala nire karikaturen bitartez. Erruz handitzen diren aurpegi horien atzean, neure ‘film marraztua’ moldatzen saiatzen naiz nolabait ere”. Okendo plazarenalboetako batean, paneletan paratu dute ‘Zinezko ametsak’ izeneko erakusketa hau. Ikusleen esku-eskura dago, ti-ta batean ikustenda, baina instant batzuz bederen, irudikatutako pertsonaien arima ikusleenarekin uztartzea lortzen du.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea