tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Zinemaldiaren Egunkaria > «Tokian-tokiko gaiekin ikuspegi zabala eskaintzen duten filmak atsegin ditut»
Zinemaldiaren Egunkaria » EPAIMAHAIA
«Tokian-tokiko gaiekin ikuspegi zabala eskaintzen duten filmak atsegin ditut»
DEMETRIOS MATHEOU-ZUZENDARI BERRIAK
Larunbata, 2012(e)ko irailak 22

Demetrios Matheou Londresen jaio zen eta kazetari, idazle eta programatzailea da. Egunkari bateko kazetari gisa hasi zen lanean, baina laster jo zuen arterantz eta kulturarantz. 1996an zinemaren munduan erabat murgildu eta Premiere Magazine aldizkariaren Erresuma Batuko edizioaren erredakzio buru izan aurretik, telebistako eta antzerkiko kritikari gisa lan egin zuen, baita arkitekturan espezializatutako kazetari gisa ere. Ordutik, zinemari buruz idatzi du Britainia Handiko aldizkari garrantzitsu gehienetan; besteak beste, The Guardian, The Observer, The Times eta Sunday Times eta The Independent on Sunday aldizkarietan.“Hau ez da Donostiara natorren aurrenekoa aldia, azkenekoz duela hiruzpalau urte izan nintzen, eta aurretik zazpi alditan izan naiz kazetari lanetan”, argitzen du Zuzendari Berriak sariko epaimahaikide bitainia-rrak.

Epaimahaiko gainerako kideak orain bi egun eskas ezagutu baditu ere, osotraza ona hartu die eta dagoeneko hasi dira hizketan epaimahaiko izateak atxikita dakarren erantzukizunaz. “Zinema-kritikari moduan, irakurleei aholku ematen diet film bat ikustera joateko edo ez joateko… nire erantzukizuna horretara mugatzen da.

Ordea, epaimahaiko gisa, film bat lau xoxekin eta adarrak hausten burutu duten eta elkarren lehian diharduten hainbat zuzendariri diruz hornitutako sari bat ematea erabaki behar dut. Eta hori, oso bestelako erantzukizuna da”, onartzen du Matheouk. Gustuko dituen gaiei buruz oso iritzi garbia dauka: “Zinemagile berri batengan ahots propioa eduki dezan estimatzen dut, bere lanean begirada freskoa erakustea. Zinemagile berri batek promesa bat eskaini behar dizu, zine-munduan etorkizun oparoa izan dezakeelaren zantzu hori nola edo hala agerkintuz.. Argi dago zinemagile baten lehen edo bigarren lanean ezin daitekeela perfekzioa espero, hala ere, lo rtzen badu askoz ere hobe; baina, lehen film batekin nolabaiteko potentziala erakusten badu, egindako ahalegina eza alferrikakoa izango”.


Zinema kontutan Matheouk ekleptikotzat definitzen du bere burua. Londresen egiten
diren hainbat latinamerikar jaialdirentzat lan egin du eta, Hegoameriketan egiten den zinemarekiko begirune berezia duela aitortzen du: “Gai xumeekin, tokian-tokikoekin, baina begirada unibertsalaz egiten diren filmak interesatzen zaizkit gehien”. Horren erakusgarri, Donostiako Zinemaldian egiten den Horizontes sailarekin txoratuta nabil: “ Hango zinemagileak ez baitira saiatzen filmak ipar amerikarren erara egiten, ezagutzen dituzten gaiez edo latinoamerikar literatura oparoaz baliatzen dira bere-berezko unibertsoa sortzeko, eta horrek itxuraz dirudiena baino meritu handiagoa dauka gaur egungo panoraman”.


2010ean The Faber Book of New South American Cinema idatzi zuen, eta horretarako latinoamerikar zuzendari mordoarekin harremanetan jarri zen. “Zenbat eta gehiago sakondu, are gehiago atsegin nuen hango zinema. Film benetan apartak egin dira azken urteotan, herrialde guztietan gainera, baina, une honetan, Argentina eta Txile dira bazter haietako zinemagintzan nagusi.

S.B.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea