tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Zinemaldiaren Egunkaria > Gizartea eta basatia
Zinemaldiaren Egunkaria » ZABALTEGI - BEREZIAK
Gizartea eta basatia
ASURA
Larunbata, 2012(e)ko irailak 22

Kyoton hondamendi handia gertatu da, eta emakume batek babesa bilatu du oihanean, sabelean daraman haurra jaiotzear dela. Han, bakarrik mundu arrotzean, basapiztiez inguratuta, Asura jaio da. Hiriaren suntsipenak miseria ekarri du baina, eta egoera latza
da ama zein umearentzat. Ez jatekorik, ez berotzekorik, ez babesik, umea elikatzeko indarrik ere ez. Gosea da kezka bakarra. Harik eta, etsipenak hartuta, amak umea sakrifikatzea erabakitzen duen arte.

Anime-ren tradizioaren adibide bete-betea da Asura filma. Egoera apokaliptikoak, naturaren aldeko aldarriak, dramatismoa eta ohorearen eta norberaren ahaleginaren garrantzia, Japoniako komikietako osagai guztiak daude bertan. Baita hango tradizioan ezinbestekoa den alderdi etikoa edo morala ere.

Asura ez da hilko, baina oihanean bakarrik bizitzera kondenatu du amak. Prezioa altuegia da ume jaioberriarentzat, bera ere, zibilizaziotik urrun, harremanik gabe, bakarrik, pizti bilakatuko baita. Eta piztiek bezala, irautea izango du kezka bakarra. Nola jan egunero, nola babestu, eguneroko arriskuei nola egin aurre.

Egun batez, herrixka batera iritsi da, eta etxola batean familia bilduta ikusi duenean, jaio zenetik egin duena egin du Asurak: eraso, janari bila. Kanibala da txikia.

Horrek aztoramendua ekarriko du herrira, izua. Salbazio posible bakarra bera bezala oihanean bizi den moje budista izango da Asurarentzat. Txikiaren egoera ulertzen saiatuko da, laguntzen.

Gizarteratzen. Asura herrixkara jaitsiko da, babes eta janari bila, eta han Wakasak hartuko du bere altzoan. Neskatilak hizketan erakutsiko dio, barruko pizti hori otzandu nahian, baina herritar xumeen egunerokoaren aurrean, miseria guztien aurrean, Asurak ez du amorrua besterik. Eta mojebudistaren irakaspenak baino ez zaizkio geratuko. Ez da asko, ordea. “Bakarrik bizitza kenduz bizi daiteke”, esan dio.

A.B.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea