tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Zinemaldiaren Egunkaria > Fermin Muguruza: «Zuloak-en planteatzen ditugun gai batzuen inguruan eztabaida lortu nahiko nuke»
Zinemaldiaren Egunkaria » ZABALTEGI - BEREZIAK
Fermin Muguruza: «Zuloak-en planteatzen ditugun gai batzuen inguruan eztabaida lortu nahiko nuke»
ZULOAK
Larunbata, 2012(e)ko irailak 22

Zuloak, Fermin Muguruza musikariaren dokumental berriak, emakumez bakarrik osatutako rock taldearen ibilbidearen jarraipena egiten du, Euskal Herriko beste emakumezko musikari batzuen ekarpena ere aldarrikatzeko. Checkpoint Rock eta Al Jazeera (Next Music Station) proiektuen ondoren, musikari irundarrak, Arrate Rodriguez-ek grabatutako materiala erabili du abiapuntu lan hau burutzeko, musika dokumentala beste behin.

“Nere aurretiko proiektuak zinemaldietatik mugitzerakoan, jende askok galdetzen zidan noizko Euskal Herriko musikari buruzko lan bat, gertuegi nuen guztia eta ezezkoa ematen nuen, baina azkenean Zuloak proiektua iritsi zen nire eskuetara eta egitea erabaki nuen. Euskal Herriko musika eszena inplikatzea nahi nuen lanean eta hori lortu dugula esan dezakegu” dio Fermin Muguruzak.

Dokumentalean 26 musikarik hartzen dute parte beraien iritzia ematen eta bereziki Arrate
Rodriguez-ek elkarrizketatutako Anari, Maite (Mursego), Afrika, Ines (Gose), Marieder (Sparteens) eta Aiora (Zea Mays). Baita Euskal Herriko zuzeneko musika eskaintzen duten lokalak ere, Donostiako Le Bukowski besteak beste, non Zuloak taldeak kontzertua eskainiko duen hilak 27, ostegunean. “Gehien-tsuenak emakumeak dira ikusi dezakezuenez, Euskal herriko musika panorama aztertzerakoan beraien papera, beraien begirada azaltzea oso interesgarria izan zitekeela iruditzen zitzaidalako.

Musika mundu hau, beste guztia bezala, gero eta beraienagoa dela iruditzen baitzait. Dena den, jende asko inplikatu da lanean eta hori zoragarria izan da. Musikariak, lokalak, diskoetxeak… Baina batez ere lan honekin nolabait lortu nahiko nuena eztabaida sortaraztea litzake, ikuslearen paper aktiboa areagotzea. Publikoaren pasibotasunarekin apurtu eta Zuloak-en jorratzen ditugun gaien inguruan eztabaidak sortaraztea”.

Proiektua burutzeko finantziazio sistema ere berria izan da. Verkamiko lagunei esker, beraien web orrialdearen bitartez, finantziazio kolektibo bidezko kanpaina martxan jarri zuten, “emaitza oso onak jaso genituen gainera, nolabait jendeak CD-a lortzeko aldez aurretik ematen zuen diru laguntza. Orain diskoa, DVD-a eta kamiseta jasoko dute. Euskal Herriaz gain, Madril eta Bartzelonatik diru-laguntza asko jaso genuen, baita mundu guztitik ere, Frantzia, Japon, Italia eta abar”.

Zinemaldi barneko ekitaldien barruan Le Bukowski-n eskainiko den kontzertu hori ez omen da Zuloak filmak eskainiko duen ezusteko bakarra, gaur bertan, prentsaurrekoan, Fermin Muguruzak batzuentzat harrigarria suertatu daitekeen albistea eman dezake.

N.A.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea