tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Zinemaldiaren Egunkaria > Donostia saria bi artisten talentu basatiarentzat
Zinemaldiaren Egunkaria » DONOSTIA SARIA
Donostia saria bi artisten talentu basatiarentzat
Astelehena, 2012(e)ko irailak 24

Kursaal aretoa lepo beteta eta jendea txaloka, Grease filmeko musikaren konpasean haren lanen irudiak pantaila handian ikusten diren bitartean. Eta hartara, John Travolta irten da, Benicio Del Tororen eskutik Donostia saria jasotzera. “Zer moduz zaudete? Niretzat ohorea da sari hau jasotzea eta oso pozik nago” izan dira bere lehen hitzak gaztelaniaz eta ondoren Jose Luis Rebordinosi eta Zinemaldiko boluntario guztiei eskerrak eman dizkie. Ingelesez amaitu du Travoltak, Shakespearen esaldi famatuari aipu eginez: “Izan edo ez izan, hor dago koxka. Eta ni pozik nago, zuek ni ‘izatea’ erabaki duzuelako”.

Eta 60. Urteurreneko Donostia Sari Bereziaren txanda iritsi da. Kursaaleko pantaila handian, bere filmagintzari errepasoa egin ondoren, Benicio ‘déjà vu’ Del Toro txantxetan irten da berriro ere eszenatokira, oraingoan Oliver Stone zinemagileari Donostia Sari Berezia ematera. Zinemaldian maiz izan den zuzendari amerikarra, minutu inguruko txalo zaparradarekin hartu du Kursaalak. “Zer esan dezaket donostiarrei buruz? Bihotz handiko jendea zaretela, nire bisita aunitzetan nabaritu dut hori. Hiri, jende eta kultura zoragarria zarete”. Amaitzeko, Oliver Stonek Perlak sailera ekarri duen Savages filmaren irudiak eskaini dituzte, eta zinegile amerikarra, filmeko Travolta eta Del Toro aktoreekin taularatu da azkeneko aldiz. Kursaaleko auditorioak zutik eta txalo artean agurtu du hirukotea.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea