tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Zinemaldiaren Egunkaria > Ozon: «Irudimena baliatu beharraz hitz egiten du lan honek, sobra ere bizitza ez baita aski»
Zinemaldiaren Egunkaria » SAIL OFIZIALA
Ozon: «Irudimena baliatu beharraz hitz egiten du lan honek, sobra ere bizitza ez baita aski»
DANS LA MAISON
Astelehena, 2012(e)ko irailak 24

Antzerki Sari Nazionala irabazitako Juan Mayorgaren “El chico de la última fila” antzezlana oinarri harturik, Dans la maison filmak irakasle baten eta ikasle baten arteko sormenezko istorio irekia kontatzen du. Bere lan berrian, Françoise Ozon zuzendari frantsesak errealitatea eta fikzioa nahasten dituen jokoa planteatzen du: “Nik pelikula pantailan paratzen dut, eta ikusle bakoitzak nahierara ikus dezake. Batzuei sormenaren inguruko ariketa filmikoa dela irudituko zaie; beste batzuek, aldiz, thrillerra bailitzan ikusiko dute. Istorioaren bilakaera bera ere zabalik utzi nahi izan dut, hala, filma aurrera doan heinean ikusle bakoitzak bere istorioa eraikiz doa.

“Pelikulak hiru maila ezberdin eskaintzen ditu: berehalako plazer organikoarena, nahierako hausnarketarena eta ikuslea dibertiarazteko ahalmenarena”, adierazi du Fabrice Luchini aktore ipurterre eta mihiluzeak; hori guztia prentsaurrekoaren erdian emakumezko kazetari mexikar bati ‘La bella de Cádiz’ abestia kantatu baino lehen.

Le refuge lanarekin zinemaldi honetako epaimahaiaren sari berezia bereganatutako Ozonek lurralde irmo eta poetikoak jorratu izan ditu bere ibilbidean, baina baita vaudevillea ere, Potiche edo Zortzi emakume lanetan bezala. Baina oraingoan, adimentsuki txunditu gaitu, dibertsiozko zipristinez laztantzen gaituen bitartean. Nola lortu du hori? Bada, Dans la maison filmaren engranaje ezin hobearekin. Hartara, ez da harritzekoa, horren obra bitxi eta borobila ikusirik, ospatu berri den Torontoko zinemajaialdian Fipresci saria eskuratu izana.

“Irudimena baliatu beharraz hitz egiten du lan honek, sobra ere bizitza ez baita aski. Eta hori lortu du Ozonek bere lan honekin; pelikula berdina ikusi arren, ikusle bakoitzari nor bere pelikula ikusteko eta gozatzeko aukera ematea”, iritzi du Mayorga antzerkigileak.

Halaxe da, gizakien behar sakonenak azaleratzen ditu egileak, ikuslea itxura-joko batera atxikitzen duelarik, frantses klase ertainen kritika upidagabea eginez eta, pasarte sentsual eta dibertigarri askoak baliatuz.

“Nire filmak edozein norantza har dezake ikuslearen entendimenduan. Dramarantz jo dezake, komediarantz nahiz suspetserantz… Dena da posible eta imajinagarri”, adierazi du Ozonek.

S.B

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea