tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Zinemaldiaren Egunkaria > Rockero zaharraren oihua
Zinemaldiaren Egunkaria » ZUZENDARI BERRIAK
Rockero zaharraren oihua
ROCKER
Astelehena, 2012(e)ko irailak 24

Drogazaletasunari buruzko hainbat dokumental grabatu ondoren, Marian Crisan zuzendari
errumaniarra “arduratu” egin zen ikus-entzuneko gehienek droga-menpekotasunari buruz zabaltzen duten irudiarekin. “Gehienetan, fama eta arrakastaz inguratzen dituzte drogazaleak, baina hori ez da erreala. Ia beti, bakardadean, sosik gabe eta arazoz itota amaitzen dute”, pentsatu zuen bere familia eta lagun artean ikusitako “dramak” gogoan hartuz. “Egiazko” errealitate hori pelikula batean irudikatzea erabaki zuen eta horrela jaio zen Rocker, seme drogazalearengatik edozer egiteko prest dagoen aitaren istorioa.

Zuzendari Berriak sailean lehiatzen den lana Errumaniako auzo txiro batean kokatzen da. Semea erabat drogaturik dagoela ikusirik, Victor, rock amorratua den 50 urte inguruko gizasemea, gazteari laguntzeko edozer egiteko prest da. Baita heroina erosi eta semeari injektatzea ere. “Paradoxikoa da, alde batetik semea salbatu nahi duelako, baina, bestetik, gaztearengatik edozein gauza egiten duelako”, dio zinemagileak.

Crisanek aitaren ikuspuntutik kontatzen du istorioa, “mundu osoko hainbat eta hainbat familiek pairatzen duten zorigaitza” islatzeko asmoarekin. Hori dela eta, eszena gogor ugari sartu ditu luzemetraian, semea drogabeharrak jota dagoenekoa, edota aita heroina bila irteten denekoa. “Entretenimendua egin nahi banu, ez nituen irudi horiek aukeratuko. Baina, nire helburua errealitatea modu hotzean kontatzea zen”, azaldu du errumaniarrak, eszenen aukeraketa egitea “oso zaila” izan zela onartu ondoren. “Non dago muga? Non hasten da ikuskizuna eta non amaitzen da errealitatea?”, galdetzen du.

Familia mordotan gertatzen den bezala, aita semeak etxebizitza berdinean bizi dira, baina erabat bananduta daude drogaren ondorioz. Hala ere, bada biak lotzen dituen gauza bakar bat: rocka. Izan ere, gaztea talde bateko abeslaria da eta aita berrogeita hamar urteak beteak dituen rockero zaharra da. “Rockak bi belaunaldiak batuko ditu eta aitari barruan duen sufrimendu osoa askatzeko balioko dio. Etsitako gizonaren garrasia irudikatzen du musika honek”, argitu du zinemagileak.

Crisan “zoratzen” dago Zinemaldiak bere azken lana ezagutarazteko eman dion aukerarengatik. “Gaur egun bizi dugun krisiaren eraginez, nahiko zaila bihurtu da pelikulak Europan barrena banatzea eta Donostian egoteak lan hori erraztuko digu”, esan du itxaropentsu.

E.A.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea