tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Zinemaldiaren Egunkaria > Gizatasuna kaosaren erdian
Zinemaldiaren Egunkaria » ZUZENDARI BERRIAK
Gizatasuna kaosaren erdian
EL LIMPIADOR
Astelehena, 2012(e)ko irailak 24

Muturreko egoeretan frogatzen omen da gizakiaren neurria. Orduan antzematen da nahikoa gizalege dagoen esaterako ume bati laguntzeko, nahiz eta horrek arazoak ekarriko dizkigun jakin. Lagundu, babesik gabe dagoelako, norbait behar duelako. Beldurrak dagoelako, ama galdu duelako. Egoera zailetan ikusten omen da norberaren erreakzioaren tamaina. Esaterako, ea aita bat bere familia abandonatzeko gai izan daitekeen, zergatik eta egoera zaila delako denentzat, beste ezergatik ez. Horrelakoetan frogatzen da mediku bat gai den bere lana ondo egiteko, nahiz eta egun eta gau toki itxi eta kirasdun batean eman, berri latzez inguratuta egon, eta erreakzionatzeko gaitasunik ez izan. Zergatik eta bere lana delako, beste ezergatik ez. Mediku bat delako.

Adrian Sabaren filmak kontatzen du zein den izurrite baten erdian bizitzea egokitu zaion inoren eginbeharra. Demagun izurrite ingelesa, non eta Peruko hiriburuan, Liman. Izurrite bat XV. eta XVI. mendeetan Ingalaterratik Europa osora zabaldu zena, eta txiroei zein aberatsei eraso arren, txikiak errespetatzen zituena. Hondamendiaren erdian, auzi garbitzaile batek ume txikia aurkitu du armairu batean sartuta, eta harekin eraman du. Laguntza bila hasi denean, norbaitek txikiaren ardura har dezan, bakarrik dago. “Baina zu, nor zara?” galdetu dio gizarte laguntzaile batek txikientzako harrera zentroan, familiaren bila ari direla. “Ni? Inor ez”, erantzun du Eusebio Velak. Inor ez: garbitzaile soil bat hondamendiaren erdian lanean; langile xume bat heriotzaren erdian bizitza puska bat aurkitu duena, beldurrak bizi den izaki txiki bat, kartoizko kasko batekin babesten dena ez duelako bere ama bezala hil nahi, hilerri guztietan bila eta bila ari dena, eta izarrak eta itsasoa ikusi nahi dituena. “Heriotzak min egiten du?” galdetu dio Joaquin txikiak, kartoizko kaskoaren azpitik. “Batzuetan bai, besteetan ez” erantzun dio Eusebiok. “Baina lasai txiki, zu ez zara hilko”.

A.B.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea