tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Donostia Sariak > TOMMY LEE JONES
TOMMY LEE JONES
 

Tommy Lee Jones aktoreak Oscar sari bat du eta Hollywoodeko artista ezagun eta errespetatuenetako bat da.

Texaseko San Saba hirian jaio zen, eta bere aitarekin lan egin zuen petrolio ustiategietan, St. Mark School of Texas eskolan eta gero Harvard Unibertsitatean ikasi aurretik. Unibertsitatean Ingeles Filologia ikasi zuen eta cum laude kalifikazioarekin lizentziatu zen. Zineman egindako lehen lana Love Story (1970) izan zen, eta hor hasi zen oraingoz lau hamarkada iraun dituen bere karrera bikaina.

Honako lan hauetan parte hartu du, besteak beste: Eyes of Laura Mars (1978), Coal Miner’s Daughter (1980) –honekin lehen aldiz izendatu zuten Urrezko Globoetarako–, Stormy Monday (Astelehen ekaiztsua, 1988), The Package (1989), JFK (1991), Under Siege (1992), The Fugitive (Iheslaria, 1993), Heaven and Earth (1993), The Client (Bezeroa, 1994), Natural Born Killers (Hiltzaile jaioak, 1994), Batman Forever (1995), Men in Black (Beltzez jantzitako gizonak, 1997), U.S. Marshalls (1998), Double Jeopardy (Traizio bikoitza, 1999), Rules of Engagement (Erasorako arauak, 2000), Space Cowboys (2000), Men in Black 2 (2002), The Hunted (Harrapakina, 2003), The Missing (2003), In the Electric Mist (2009), The Company Men (2010) eta Captain America: The First Avenger (2011).

Jonesek bigarren mailako aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen The Fugitive (Iheslaria, 1994) arrakastatsuko Marshall Sam Gerard zorrotzaren rolagatik. Rol horregatik, halaber, bigarren mailako aktore onenaren Urrezko Globoa irabazi zuen. Hiru urte lehenago izendatu zuten lehenengoz Oscar sarietarako, Oliver Stone zuzendariaren JFK filmeko Clay Shaw pertsonaiarengatik. 2007an, In the Valley of Elah (Elahren haranean) film txalotuan egin zuen lanari esker, Oscar sarietarako izendatu zuten berriz, eta, urte horretan bertan, Oscar saria irabazi zuen Joel eta Ethan Coen anaien No Country for Old Men filmeko protagonista izan zen.

Duela gutxi, K agentearen rola egin du berriz Men in Black 3 filmean, eta abenduan estreinatuko den Steven Spielbergen Lincoln filmeko protagonistetako bat da. Peter Webber zuzendariaren The Emperor filmaren errodajea amaitu berri du Zeelanda Berrian. Lan horretan, Douglas MacArthur jeneralaren rola egin du. Datorren urtean, Malavita filmeko protagonista izango da Michelle Pfeiffer eta Robert De Nirorekin batera.

1995ean zuzendari gisa hasi zen lanean kritika bikainak jaso zituen TV movie batekin: Elmer Kenton idazlearen The Good Old Boys eleberrian oinarrituriko TNT katearentzako egokitzapena. Zuzendari izateaz gain, aktore ere izan zen filmean, Sissy Spacek, Sam Shepard, Frances McDormand eta Matt Damonekin batera. 2005ean The Three Burials of Melquiades Estrada filmaren zuzendari, ekoizle eta protagonista izan zen. Filma, gainera, Canneseko zinema-jaialdian lehiatu zen, eta hari esker, aktore onenaren saria irabazi zuen. Duela gutxi, The Sunset Limited (2011) TV moviea zuzendu du HBO katearentzat. Bera eta Samuel L. Jackson dira filmeko protagonistak, eta Cormac McCarthyren lan batean dago oinarrituta. Bestalde, The Homesman idatzi, ekoitzi eta zuzentzeko, eta filmeko protagonista izateko asmoa du.

Pantaila txikian ere arrakasta ugari izan ditu. 1983an Emmy saria irabazi zuen The Executioner’s Song mini-telesaileko Gary Gilmoren rolagatik, eta 1989an Emmy sarietarako eta Urrezko Globoetarako izendatu zuten, Lonesome Dove mini-telesailagatik. Telebistarako egin dituen lan ugarien artean, The Amazing Howard Hughes (1977), The Rainmaker (1982) eta Cat on a Hot Tin Roof (1984) daude.

1969an Broadwayko agertokietan egin zuen debuta Jonesek, John Osborneren A Patriot for Me lanean. Horretaz gain, Four in a Garden eta Ulysses in Nighttown ere egin ditu antzerkian.
Egin duen lanik berrienean, Hope Springs, protagonista da Meryl Streep ezagunarekin batera. Filma Donostia Zinemaldiko Zabaltegi Perlak sailean aurkeztuko dute.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea