tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Donostia Sariak > DUSTIN HOFFMAN
DUSTIN HOFFMAN
60. Urteurrenaren Donostia Sari Berezia
 

Donostia Zinemaldiko 60. edizioa amaitzeko, Dustin Hoffman aktoreak Donostia Sari berezia jasoko du omenaldi bezala. Hollywoodeko aktore ospetsu honek bi Oscar irabazi ditu, eta ibilbide ezin hobea egin du zinemaren munduan.

Zinemaldia amaitzeko, Hoffmanek zuzendari moduan egin duen lehen lana emango da: Quartet. Kameraren beste aldean, Hoffmanek aktore talde bikaina zuzendu du: Maggie Smith, Michael Gambon, Billy Connolly, Sheridan Smith, Pauline Collins, Tom Courtenay, Trevor Peacock, David Ryall eta Luke Newberry, besteak beste.

Quartet Beecham House erretiratutako opera abeslarientzako egoitzan gertatzen da. Reggiek, Wilfek eta Cissiek urtero kontzertu bat antolatzen dute Giuseppe Verdiren urtebetetzea ospatzeko. Bat-batean, egoitzara paziente berri bat iritsiko da: Reggieren emazte ohia, Jean. Eta lehengo bizimodu lasaia aldatuko du. Baina, onartuko al du beraiekin laukotea osatzea, kontzertuan parte hartzeko? Osatzen ote ditu denborak garai bateko zauriak?

Dustin Hoffman Los Angelesen jaio zen. Aktore izateko ikasketak egin zituen Los Angeleseko Kontserbatorioan eta Pasadena Playhousen eta, ondoren, baita New Yorkeko Actor’s Studio ospetsuan ere. Publizitatearen munduan lehen pausoak eman ostean, Off-Broadway antzokian hasi zen lanean, eta, ondoren, baita telesailetan ere. Zineman 1967an egin zuen debuta, The Tiger Makes Out filmarekin. Gainera, urte horretan bertan izar bihurtu zen goizetik gauera Estatu Batuetako zinema modernoaren film adierazgarrienetako bateko protagonistarena egiteari esker: Mike Nicholsek zuzendutako The Graduate filmeko protagonista, alegia. Aktore onenaren Oscar sarirako izendatu zuten, eta Hollywoodeko ateak ireki zizkioten. Berriro ere izendatu zuten Oscar saria eskuratzeko, beste antzezpen ahaztezin batekin: John Schlesinger zuzendariaren Midnight Cowboy (1969) filmeko Ratso Rizzo antzeztu izangatik, hain justu. Hurrengo urteetan, film ospetsuetan egin zuen lan: Arthur Pennen Little Big Man (1970), Sam Peckinpahen Straw Dogs (1971), Franklin J. Schaffneren Papillon (P1973), Bob Fosseren Lenny (1974) –Oscar sarirako beste izendapen bat lortu zuen–, Alan J. Pakularen All the President’s Men (1976) edota John Schlesingeren Marathon Man (1976).

Lehen Oscar saria 1980an irabazi zuen, Kramer vs. Kramer (1979) filmean egindako lanagatik. Halaber, Sidney Pollack zuzendariaren lanik ezagunetako batean (Tootsie, 1982) egindako lanagatik berriz izendatu zuten. 1989an, bigarren Oscar saria jaso zuen bere ibilbide profesionaleko beste lan arrakastatsuenetako bati esker: Barry Levinsonek zuzendutako Rain Man (1988) filmari esker, hain zuzen ere. Beste behin ere izendatu zuten Robert de Nirorekin batera egin zuen Levinsonen Wag the Dog (1997) filmean egindako lanagatik.

Bestalde, Emmy sari bat ere eman diote Estatu Batuetako antzerkigintzako pertsonai handienetako bat telebistara eramateagatik: Willy Loman, Volker Schlondorffek zuzendutako Death of a Salesman (1985)telebistarako filmean, alegia. Bost Urrezko Globo (The Graduate, Kramer vs. Kramer, Tootsie, Death of a Salesman eta Rain Man) eta bere ibilbide osoari emandako Cecil B. De Mille saria ere irabazi ditu. Antzezpenei esker jaso dituen sari ugariez gain, bere ibilbideagatik ohorezko sariak ere eman dizkiote, zehazki: Berlineko zinema-jaialdiko Urrezko Hartza, Veneziako zinema-jaialdiko Urrezko Lehoia, Cesar saria eta Hollywood Film Festival jaialdiko eta American Film Institute erakundearen Life Achievement sariak.

Hoffmanek zuzendari garrantzitsuekin egin du lan bere ibilbide luzean: Steven Spielbergekin Hook (1991) filmean, Robert Bentonekin Billy Bathgate (1991) lanean, Stephen Frearsekin Hero (1992) pelikulan, Wolfgang Petersenekin Outbreak (1995) obran, Costa-Gavrasekin Mad City (1997) filmean, edota Barry Levinsonekin Sleepers (1996) eta Sphere (Esfera, 1998) pelikuletan. Finding Neverland (2004), I Heart Huckabees (2004), Meet the Fockers (2004), Perfume: The Story of a Murderer (2006), Mr. Magorium’s Wonder Emporium (2007) edota Little Fockers (2010) dira zinemarako egin dituen azken lanetako batzuk. Halaber, animaziozko hainbat filmetan ahotsa jarri du: Kung Fu Panda (2008) –interpretazio onenaren Annie saria jaso zuen–, The Tale of Despereaux (2008) edota Kung Fu Panda 2 (2011).

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea