tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Sailak eta filmak
BABETTES GAESTEBUD / BABETTE'S FEAST (Babetteren oturuntza)
Culinary Zinema: Zinema eta Gastronomia
BABETTES GAESTEBUD
Foto: SSIFF
Stephane Audran-en etorrera
Foto: Montse Castillo
'BABETTES GAESTEBUD' - Culinary Cinema
Foto: Gorka Bravo

Zinema gastronomikoaren klasiko ukaezina kopia digitalizatuan eta zaharberrituan; Isaak Dinesen idazlearen eleberrian oinarritutako istorio honek Stéphane Audran du protagonista. Puritanismoa nagusi den Danimarkako herrixka urrun batean, bi ahizpa ezkongabek aspaldiko gazteria ekarriko dute gogora nostalgiaz, bai eta poztasuna zapuztu zieten hezkuntza zurruna ere. Halako batean, Babette agertuko da Paris aldetik, Izualditik ihesi. Eta bi ahizpen bizitzak aldatuko ditu. Ontasunez eta berotasunez hartuko dute iritsi berria; ordainetan, frantziarrak sekulako afaria prestatuko die, Frantziako gastronomiako plater eta ardo onenekin.
 

BIOGRAFIA

Århus (Danimarka), 1918. Zuzendaria, aktorea, idazlea eta ekoizlea da, baina, batez ere, Babettes gaestebud (Babetteren oturuntza, 1987) lanagatik da ezagun, harekin atzerriko film onenaren Oscar saria irabazi baitzuen 1988an. Axel Frantzian hazi zen baina Danimarkara itzuli zen Royal Danish Theatre delakoan aktore ikasketak egiteko. Hona hemen bere lanetako batzuk: Den røde kappe (1967), teknikaren sari nagusia Cannesen, Det kære legetøj (1968) eta Familien Gyldenkål (1975). 2003an karrera osoagatiko saria jaso zuen Kopenhageko nazioarteko zinema-jaialdian.

FITXA
Zuzendaria
Gabriel Axel
Gidoia
Gabriel Axel
Ekoizpena
Panorama Films International
Just Betzer
Argazkia
Henning Kristiansen
Muntaketa
Finn Henriksen
Musika
Per Nørgaard
Antzezleak
Stéphane Audran, Bodil Kjer, Birgitte Federspiel
Iraupena
102 m.
Herrialdea
DANIMARKA
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea