71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Atzera begirako tematikoa. Eraikitzeko Bidean. Hamar urte latinoamerikako zinemarekin.
Atzera begirako tematikoa. Eraikitzeko Bidean. Hamar urte latinoamerikako zinemarekin.
César Charlone , Enrique Fernández
URUGUAI-BRASIL-FRANTZIA  2012
97 min.
(Uruguai-Brasil-Frantzia, 2005), Enrique Fernández eta César Charlone. Uruguaiko Melo herri kaskarreko bizilagunak nekez bizi dira hurbil duten Brasilekiko mugan egiten duten kontrabandotik. Aita santuak inguruak bisitatuko dituela iragartzen denean, haien ametsa etorriko diren milaka bisitarien kontura aberastea izango da. Zinema Eraikitzen sailaren 8. edizioan (Donostia, 2005) parte hartu ondoren, Zinema Eraikitzen sailaren 9. edizioko irabazlea izan zen (Toulouse, 2006), eta, ondoren, Canneseko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean parte hartu zuen, baita Donostia Zinemaldiaren 55. edizioko Horizontes Latinos sailean ere (2007).
Francisco Vargas
MEXIKO  2012
98 min.
(Mexiko, 2005), Francisco Vargas. Don Plutarcok, haren seme Genarok eta Lucio bilobak bizimodu bikoitza daramate. Batetik, herriko musikari umilak dira, eta bestetik, gobernu zapaltzailearen aurkako nekazarien gerrilla-mugimenduaren laguntzaile. Zinema Eraikitzen sailaren 7. edizioan film labur gisa aurkeztu zuten hasiera batean (Toulouse, 2005), eta 8. edizioan, berriz, film luze gisa (Donostia, 2005). Bertan, Casa de América, CICAE eta Signis sariak lortu zituen. Ondoren, Canneseko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean parte hartu zuen, baita Donostia Zinemaldiaren 54. edizioko Horizontes Latinos sailean ere (2006). Azken horretan, epaimahaiaren Aipamena lortu zuen.
Sebastián Silva
TXILE-MEXIKO  2012
90 min.
(Txile, 2008), Sebastián Silva. Raquel neskamea da, eta Santiagoko burges-familia batentzako lanean eman du bizitza erdia baino gehiago. Berarentzat, bere lan-arloa ukiezina da. Zinema Eraikitzen sailaren 14. edizioko sorpresa handienetako bat izan zen (Donostia, 2008). Ondoren, nazioarteko hainbat zinema-jaialditan aurkeztu eta saritu dute, tartean, Sundancekoan, Habanakoan, Guadalajarakoan, Viña del Mar jaialdian eta Huelvakoan.
Natalia Smirnoff
ARGENTINA-FRANTZIA  2012
87 min.
(Argentina-Frantzia, 2009), Natalia Smirnoff. María del Carmen erdiko klaseko familiako ama da. Egun batean, puzzleak egiteko aparteko gaitasuna duela ohartuko da; handik aurrera, mundu berri bat irekiko da beretzat. Casa de América saria jaso zuen Zinema Eraikitzen saileko 16. edizioan (Donostia, 2009) eta Berlingo zinema-jaialdiko Sail Ofizialean lehiatu zen, baita Guadalajarako zinema-jaialdian, BAFICIn eta Donostia Zinemaldiaren 58. edizioko Horizontes Latinos sailean ere (2010).
Víctor Arregui
EKUADOR 
87 min.
(Ekuador, 2002), Víctor Arregui. Juanek, izaera lotsatiak, amodio zapuztuak eta familiaren pobreziak markatuta, bidegabekeria bat egin beharko du bere ametsa betetzeko: herrialdea utzi eta Espainian bizi berri bat izaten saiatzea. Industriaren saria jaso zuen Zinema Eraikitzen saileko 2. edizioan (Donostia, 2002), eta Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean parte hartu zuzen Donostia Zinemaldiaren 51. edizioan (2003).
María Victoria Menis
ARGENTINA-FRANTZIA  2003
97 min.
(Argentina, 2003), María Victoria Menis. Félix bikote baten landetxe txikian hasiko da lanean. Bikotea Chango urtebeteko semearekin bizi da. Giro horretan, tentsio handia eragingo duen isileko familia-indarkeria hasiko da; aldi berean, indar bera duen pasioa jaioko da. Zinema Eraikitzen sailaren 4. edizioan parte hartu zuen (2003), eta Donostia Zinemaldiaren 52. edizioko Sail Ofizialean aurkeztu zen (2004). Azkeneko horretan, Arte, Futur Talent Signis eta CICAE sariak lortu zituen.
Ciro Guerra
KOLONBIA  2003
89 min.
(Kolonbia, 2003), Ciro Guerra. Mañek hanka bat galdu du, ezin du lanpostu bat lortu, ezin du errenta ordaindu, eta bizilagunek iseka egiten diote. Egun batean, silletero bat ezagutuko du; bizitza irabazteko bizkarren pertsonak garraiatzen dituen gizona. Industriaren saria eta Casa de América saria jaso zituen Zinema Eraikitzen sailaren 4. edizioan (2003), Donostia Zinemaldiko 52. edizioko Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean (2004) eta Toulouseko zinema-jaialdian lehiatu zen. Azkeneko horretan, Publikoaren Saria irabazi zuen.
Marcelo Gomes
BRASIL  2004
99 min.
(Brasil, 2004), Marcelo Gomes. 40ko hamarkadan, gazte alemaniar bat Brasilgo ipar-ekialdeko basamortuetan barrena ibiliko da, mina arintzeko aspirinez eta bere kamioira hurbiltzen diren guztien fantasiak pizteko filmez josita. Zinema Eraikitzen sailaren 6. edizioan parte hartu zuen (Donostia, 2004), eta Canneseko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean, berriz, hurrengo urtean. Horizontes Latinos sailean lehiatu zen Donostia Zinemaldiaren 53. edizioan (2005).
Tristán Bauer
ARGENTINA-ESPAINIA  2004
104 min.
(Argentina, 2004), Tristán Bauer. Argentinako diktadura militarrak Malvina uharteen gaineko subiranotasuna berreskuratzeko bidali zituen tropen parte izan ziren bi gizonek elkarrekin topo egingo dute hogei urte geroago, eta gogora ekarriko dute bizitako odisea. Zinema Eraikitzen sailaren 6. edizioaren irabazlea izan zen (Donostia, 2004), 53. Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialean lehiatu zen (2005) Epaimahaiaren Sari Berezia lortu zuelarik eta espainierazko atzerriko film onenaren Goya saria irabazi zuen (2006).
Jorge Durán
BRASIL-ESPAINIA-TXILE  2005
103 min.
(Brasil, 2005), Jorge Durán. León soziologia ikasleak eta Paulo medikuntza ikasleak gela berean egiten dute lo, eta lagun minak dira. Gazteek Rosalina gaixo terminala ezagutuko dute, eta harekin duten harreman estuaren bitartez hiriko indarkeriaren berri izango dute. Industriaren saria eta Signis saria jaso zituen Zinema Eraikitzen sailaren 8. edizioan (Donostia, 2005), eta Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean parte hartu zuen Donostia Zinemaldiaren 54. edizioan (2006).
Ana Katz
ARGENTINA-ESPAINIA  2006
85 min.
(Argentina, 2006), Ana Katz. Inés eta mutil-laguna oporretara doaz autobusez, baina, geldialdi batean, mutil-laguna desagertu egingo da. Inések bakarrik eman beharko ditu egun horiek, maite duen gizona berreskuratzen saiatzen den bitartean. Ana Katzek idatzi, zuzendu eta parte hartu duen bigarren film luzea da, eta Industriaren Saria jaso zuen Zinema Eraikitzen sailaren 10. edizioan (Donostia, 2006). Gainera, Canneseko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean parte hartu zuen (2007) eta Horizontes Latinos saila inauguratu zuen Donostia Zinemaldiaren 55. edizioan.
Julio Hernández Cordón
GUATEMALA-ESPAINIA-EEBB  2007
75 min.
(Guatemala, 2007), Julio Hernández Cordón. Erdiko klaseko hiru nerabe, bizi diren urbanizazioko segurtasunari aurre egin, eta gasolina lapurtzen aritzen dira gauetan auto batean bueltaka ibiltzeko. Industriaren saria, CICAE eta Casa de América sariak irabazi zituen Zinema Eraikitzen sailaren 12. edizioan (Donostia, 2007), eta, hurrengo urtean, Locarnoko zinema-jaialdian parte hartu zuen, baita Donostia Zinemaldiaren 56. edizioko Horizontes Latinos sailean ere. Bertan, lehen saria lortu zuen.
Celina Murga
ARGENTINA  2007
115 min.
(Argentina, 2007), Celina Murga. Haur eta nerabe talde bat etxean bakarrik geldituko da, gurasoak udako oporretara doazen bitartean. Errutina eten egingo da, etxeko garbitzailearen anaia txikia iristen denean. Celina Murgaren bigarren film luzeak Zinema Eraikitzen sailaren 12. edizioan parte hartu zuen (Donostia, 2007) eta Veneziako zinema-jaialdian parte hartzeko hautatu zuten 2008an.
Rigoberto Perézcano
MEXIKO-ESPAINIA  2008
95 min.
(Mexiko, 2008), Rigoberto Perezcano. Andrés Oaxaca eskualdeko nekazaria da. Tijuanaraino joango da, Mexikoren eta AEBen arteko muga modu klandestinoan gurutzatzeko. Saiatu arren, ez du muga pasatzea lortuko. Hala ere, ez du amore emango. Industriaren saria, TVE Saria eta Casa de América sariak irabazi zituen Zinema Eraikitzen sailaren 14. edizioan (Donostia, 2008), eta Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean lehiatu zen Donostia Zinemaldiaren 57. edizioan (2009).
Federico Veiroj
URUGUAI-ESPAINIA  2009
65 min.
(Uruguai, 2009), Federico Veiroj. Jorgek Montevideoko zinematekan egin du lan bizitza osoan, baina erakundeak jarduerak bertan behera utzi behar dituenean, langabezian geldituko da, eta bizitza berri bati egin beharko dio aurre. Industriaren saria jaso zuen Zinema Eraikitzen sailaren 16. edizioan (Donostia, 2009) eta Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean lehiatu zen Donostia Zinemaldiaren 58. edizioan (2010). Azkeneko horretan, epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen. Ondoren, sari asko irabazi ditu nazioarteko zenbait lehiaketatan.
Niles Atallah
TXILE  2010
80 min.
(Txile, 2009), Niles Jamil Atallah. Lucíak, fabrika bateko jostun gazteak, eta aita zaharrak, Txileko diktadurak irekitako zauriak sendatzeko borroka egiten duen belaunaldiari buruzko kontakizuna egingo dute. Zinema Eraikitzen sailaren 16. edizioan aurkeztu zen (Donostia, 2009) eta Donostia Zinemaldiaren 58. edizioko Zabaltegi-Zuzendari Berriak lehiaketan parte hartu zuzen (2010), baita Bratislavako zinema-jaialdian eta Rotterdamekoan ere (2011).
Bernardo Arellano
MEXIKO  2010
79 min.
(Mexiko, 2010), Bernardo Arellano. Francisco autista da, eta bere anaia Brunorekin, koinata Silviarekin eta iloba Víctorrekin bizi da. Senide gisa baino, morroi gisa tratatuko dute. Silviak Franciscoz libratu nahi du, eta landara eramango du bizitzera; bertan, mundu berri bat aurkituko du Franciscok. Zinema Eraikitzen saileko 18. edizioaren irabazle izan zen (Donostia, 2010) eta Donostia Zinemaldiaren 59. edizioko Horizontes Latinos sailean parte hartu zuen (2011).
Carlos Moreno
KOLONBIA  2010
82 min.
(Kolonbia, 2010), Carlos Moreno. Goiz batean, Salvadorrek gorpu pila bat aurkituko ditu lantzen dituen soroetan; baina hauteskunde garaia da herrian, eta agintariek ez dute ezer jakin nahi gai horri buruz. Zinema Eraikitzen sailaren 18. edizioan parte hartu ondoren (Donostia, 2010), Donostia Zinemaldiaren 59. edizioko Horizontes Latinos sailean lehiatu zen. Aurretik, zinema-jaialdi garrantzitsuetan parte hartu zuen, esaterako, Sundancen, Rotterdamen eta Cartagena de Indiasen.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: