Michel Francoren film berriak Un Certain Regard saileko saria irabazi zuen Canneseko zinema-jaialdian. Gelakideen erasoak jasaten dituen nerabe baten istorioaz hitz egingo digu. Aitari egia esateko gai ez denez, isiltasunak berebiziko ondorioak izango ditu neskarengan.
Zuzendariak ustelkeriaren aurka eginiko Cuando sea grande (2001) film laburrak oihartzun handia izan zuen Mexikon, eta Entre dos (2003) lanak saria jaso zuen Huescako jaialdian. Denbora-tarte horretan publizitateko lanak eta bideoak egin zituen Pop Films bere ekoizpen-etxearentzat. Bere lehenengo film luzea, Daniel y Ana (2009), Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldirako hautatu zuten. Después de Lucía filmak Un Certain Regard saria irabazi zuen Canneseko zinema-jaialdian.