tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi

Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Sailak eta filmak
Made in Spain
60. Edizioa 2012
Filmak
Filmak
Made in Spain
Made in Spain
30 AÑOS DE OSCURIDAD / 30 YEARS OF DARKNESS (30 URTE ILUNTASUNEAN)
MANUEL H. MARTÍN
ESPAINIA 
Dokumental honek Manuel Cortés “Mijaseko satorra” ezizenaz ezaguturiko gizonaren bizitzako pasarte luze bat irudikatuko du. Cortés hogeita hamar urtez egon zen ezkutuan jazarpen politikoa zela-eta. Gerra Zibilaren espektroa izan zen. Historia hau, errepresioari uko egiteko beren bizitzak sakrifikatu behar izan zituzten hainbat eta hainbat preso politikoren bizitzen isl...

Dokumental honek Manuel Cortés “Mijaseko satorra” ezizenaz ezaguturiko gizonaren bizitzako pasarte luze bat irudikatuko du. Cortés hogeita hamar urtez egon zen ezkutuan jazarpen politikoa zela-eta. Gerra Zibilaren espektroa izan zen. Historia hau, errepresioari uko egiteko beren bizitzak sakrifikatu behar izan zituzten hainbat eta hainbat preso politikoren bizitzen isla da.

CARMINA O REVIENTA
PACO LEÓN
ESPAINIA 
Paco Leónen opera primak publikoaren saria eta epaimahaiaren sari berezia irabazi zituen Malagoko jaialdian. Filmaren protagonista Carmina da, Sevillan produktu iberikoen denda duen 58 urteko andrea. Zenbait lapurreta jasan eta aseguruak inolako laguntzarik eman ez ostean, dirua berreskuratu eta familia aurrera ateratzeko modu bat asmatuko du. Carmina Barrios protagonistak ...

Paco Leónen opera primak publikoaren saria eta epaimahaiaren sari berezia irabazi zituen Malagoko jaialdian. Filmaren protagonista Carmina da, Sevillan produktu iberikoen denda duen 58 urteko andrea. Zenbait lapurreta jasan eta aseguruak inolako laguntzarik eman ez ostean, dirua berreskuratu eta familia aurrera ateratzeko modu bat asmatuko du. Carmina Barrios protagonistak emakumezko aktore onenaren saria irabazi zuen Malagako zinema-jaialdian.

LA CHISPA DE LA VIDA / AS LUCK WOULD HAVE IT
ALEX DE LA IGLESIA
ESPAINIA-FRANTZIA 
José Mota da Berlineko zinema-jaialdian lehiaketaz kanpo izan zen Álex de la Iglesiaren azken lanaren protagonista. Filmak langabezian eta egoera ekonomiko etsian dagoen publizista baten istorioa kontatuko digu; Coca-Colaren “la chispa de la vida” leloaren sortzailearena, hain zuzen. Istripu batek erabat aldatuko du bere egoera.

EDIFICIO ESPAÑA / THE BUILDING (ESPAÑA ERAIKINA)
VÍCTOR MORENO
ESPAINIA 
Frankismoaren garaian oparotasun sinbolo izandako Madrilgo España eraikin enblematikoaren eraberritze-lanei buruzko dokumentala da hau. Lanetan hainbat herrialdetako 200 langilek baino gehiagok parte hartuko dute, eta guztien artean anekdota-zerrenda bitxia sortuko dute.

ELEFANTE BLANCO / WHITE ELEPHANT (ELEFANTE ZURIA)
PABLO TRAPERO
ESPAINIA-FRANTZIA 
Pablo Traperoren azken lana (Familia rodante, Leonera, Carancho) Canneseko azken zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean izan zen, eta bi apaizen arteko laguntasun-istorioa kontatuko digu. Apaizak Buenos Aireseko auzune batera joango dira bizitzera, han, apostolutza eta gizarte-lana egiteko.

GRUPO 7 / UNIT 7 (ZAZPI TALDEA)
ALBERTO RODRÍGUEZ
ESPAINIA 
Alberto Rodríguezek (7 vírgenes, After) zuzenduriko thriller honek Zazpi Taldea izeneko polizia-unitate baten ekintzak kontatuko dizkigu. Taldearentzat ez dago alderik oso etikoak ez diren baliabideen eta erabat legez kanpokoak direnen artean. Haien modus operandiak indarkeria, bortxa, gezurrak eta erdikako egiak biltzen ditu; taldearentzat guztia da zilegi.

HIJOS DE LAS NUBES, LA ÚLTIMA COLONIA / SONS OF THE CLOUDS, THE LAST COLONY (LAINOEN SEME-ALABAK, AZKEN KOLONIA)
ALVARO LONGORIA
ESPAINIA-AEB 
Álvaro Longoriak zuzenduriko eta Javier Bardemek ekoitziriko dokumental honetan, aktore ezagunak nazioarteko diplomaziaren eta Arabiar Udaberria leherrarazi zuten interes geoestrategikoen mundu konplexuan barrena gidatuko du ikuslea, eta Afrikako azken kolonia den Mendebaldeko Saharako biztanleen historia gogorra aztertuko du. Berlineko zinema-jaialdian estreinatutako filma...

Álvaro Longoriak zuzenduriko eta Javier Bardemek ekoitziriko dokumental honetan, aktore ezagunak nazioarteko diplomaziaren eta Arabiar Udaberria leherrarazi zuten interes geoestrategikoen mundu konplexuan barrena gidatuko du ikuslea, eta Afrikako azken kolonia den Mendebaldeko Saharako biztanleen historia gogorra aztertuko du. Berlineko zinema-jaialdian estreinatutako filma.

ICEBERG
GABRIEL VELÁZQUEZ
ESPAINIA 
Gabriel Velázquezen bakarkako bigarren filma da. Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean lehiatu zen Amateurs (2008) lehenengo filmarekin; eta Sail Ofizialean Chema de la Peñarekin batera zuzendutako Sud Express (2005) filmarekin. Iceberg filmak Nanteseko Cinespagnolean Lehengo Saria eta epaimahai Gaztearen Saria jaso ditu, baita epaimahaiaren aipamen berezia Gijongo zinema-ja...

Gabriel Velázquezen bakarkako bigarren filma da. Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean lehiatu zen Amateurs (2008) lehenengo filmarekin; eta Sail Ofizialean Chema de la Peñarekin batera zuzendutako Sud Express (2005) filmarekin. Iceberg filmak Nanteseko Cinespagnolean Lehengo Saria eta epaimahai Gaztearen Saria jaso ditu, baita epaimahaiaren aipamen berezia Gijongo zinema-jaialdian. Lanak hiri txiki batetik pasatzen den neguko ibaian bat egingo duten nerabezaroko hiru historia isil kontatuko dizkigu.
 
KATMANDÚ, UN ESPEJO EN EL CIELO (KATMANDU, ISPILU BAT ZERUAN)
ICÍAR BOLLAÍN
ESPAINIA 
Iciar Bollaín zinemagilearen lanak Katmanduko eskola batera lan egitera joango den Laia irakasle kataluniar gaztearen istorioa kontatuko digu, eta nola han, muturreko pobrezia eta premia handien dutenak baztertzen dituen hezkuntza-panorama tamalgarria aurkituko dituen.

MIEL DE NARANJAS / ORANGE HONEY (LARANJA EZTIA)
IMANOL URIBE
ESPAINIA-PORTUGAL 
Imanol Uribek bi aldiz irabazi du Urrezko Maskorra, Días contados (1994) eta Bwana (1996) lanekin. Bere film berria 50eko hamarkadako Andaluzian dago girotuta. Enriquek eta Carmenek izugarri maite dute elkar, eta Carmenek mutil-lagunak soldadutza bere hirian egitea lortuko du. Baina Enrique epaitegi batean destinatuko dute, eta egunero ikusten dituen bidegabekeriak direla-e...

Imanol Uribek bi aldiz irabazi du Urrezko Maskorra, Días contados (1994) eta Bwana (1996) lanekin. Bere film berria 50eko hamarkadako Andaluzian dago girotuta. Enriquek eta Carmenek izugarri maite dute elkar, eta Carmenek mutil-lagunak soldadutza bere hirian egitea lortuko du. Baina Enrique epaitegi batean destinatuko dute, eta egunero ikusten dituen bidegabekeriak direla-eta, zerbait egin beharrean dagoela konturatuko da. Malagako zinema-jaialdian Zuzendari Onenaren saria eta Gigoi Onenaren saria irabazi zituen.

ELS NENS SALVATGES / THE WILD ONES (HAUR BASATIAK)
PATRICIA FERREIRA
ESPAINIA 
Patricia Ferreiraren (Sé quien eres, El alquimista impaciente) film berriak lau sari irabazi zituen Malagako jaialdian (horien artean film onenarena) eta nerabeen mundua aztertzen du; haien erronkak eta helduekin duten komunikazio falta.

THE PELAYOS / WINNING STREAK
EDUARD CORTÉS
ESPAINIA 
Eduard Cortések (La vida de nadie, ¡Atraco!) bere bizitzako aukera iristen zaion etorkizun gutxiko gazte-talde baten istorioa kontatuko digu. Erruletaren inperfekzioan oinarrituriko metodo hutsezin baten bitartez, mundu osoko kasinoak garbitzeko aukera dute aurrean. Muntaketa onenaren saria Malagako zinema-jaialdian.

SILENCIO EN LA NIEVE / FROZEN SILENCE (ISILTASUNA ELURRETAN)
GERARDO HERRERO
ESPAINIA-LITUANIA 
Bigarren Mundu Gerran giroturiko suspense thrillerra da hau. Dibisio Urdineko batailoi batek espainiar soldadu baten gorpua aurkituko du. Ebaki bat dauka lepoan, albotik albora, eta bularrean labanaz egindako inskripzio bat: “Mira que te mira Dios” (Adi, Jainkoa adi duzu).

SLEEPLESS KNIGHTS (LORIK GABEKO ZALDUNAK)
STEFAN BUTZMÜHLEN , Cristina Diz
ALEMANIA 
Film hau Berlineko zinema-jaialdiko Forum sailerako eta Buenos Aireseko jaialdiko Cine del futuro sailerako hautatu zuten. Erritual eta tradizio zaharrei loturiko Extremadurako herri batean uda igarotzera joan den gazte baten eta polizia baten arteko amodio-istorioa.

SUEÑO Y SILENCIO / THE DREAM & THE SILENCE (AMETSA ETA ISILTASUNA)
JAIME ROSALES
ESPAINIA-FRANTZIA 
Jaime Rosales (Las horas del día, La soledad, Tiro en la cabeza) zuzendariaren laugarren filma Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian lehiatu zen. Bi alabekin Parisen bizi diren Oriol eta Yolandaren historiaz hitz egingo digu. Gizona arkitektoa da eta emakumea irakaslea. Ebroko Deltan oporretan daudela, istripu batek haien bizitzak aldatuko ditu.

WILAYA
PEDRO PÉREZ ROSADO
ESPAINIA 
Filma Malagako zinema-jaialdian lehiatu zen, emakume aktore onenaren saria irabazi zuen Abu Dhabiko jaialdian eta Berlineko zinema-jaialdiko Panorama sailean parte hartu zuen. Fatimetu Tindufeko (Algeria) saharar errefuxiatu-esparruetara itzuliko da ama hiltzean, eta han, anaiarekin eta ahizparekin aurkituko da. Bertan dela, amaren azken borondatea bera han gelditzea eta Hay...

Filma Malagako zinema-jaialdian lehiatu zen, emakume aktore onenaren saria irabazi zuen Abu Dhabiko jaialdian eta Berlineko zinema-jaialdiko Panorama sailean parte hartu zuen. Fatimetu Tindufeko (Algeria) saharar errefuxiatu-esparruetara itzuliko da ama hiltzean, eta han, anaiarekin eta ahizparekin aurkituko da. Bertan dela, amaren azken borondatea bera han gelditzea eta Hayat ahizpa zaintzea zela jakingo du..

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea