71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Zabaltegi-Perlak
Zabaltegi-Perlak
Inaugurazioa
Michael Haneke
FRANTZIA-ALEMANIA-AUSTRIA 
127 min.
Inaugurazioa Michael Haneke zuzendariaren azken filmak Urrezko Palmorria irabazi zuen Canneseko zinema-jaialdiaren azken edizioan. Protagonistak Georges eta Anne dira, laurogei urteko bi musika-irakasle. Bien arteko amodioa kolokan jarriko da Annek iktus bat jasan eta bere gorputza paralizatuta geratzen denean. Jean-Louis Trintignant, Emmanuelle Riva eta Isabelle Huppert dira filmaren protagonistak.  
Benh Zeitlin Zeitlin
AEB 
92 min.
Benh Zeitlin zuzendariaren opera primak Urrezko Kamera irabazi zuen Canneseko zinema-jaialdiaren azken edizioan, eta epaimahaiaren sari nagusia Sundancen. Urak igo egingo dira, animalia arraroak itzuliko dira hilobitik, eta dikeaz harago dagoen guztia desagertu egingo da Hushpuppy izeneko sei urteko neskatilari buruzko ipuin honetan. Hushpuppy aita Wink-ekin bizi da, ia munduaren amaieran.
Paolo Taviani
ITALIA 
76 min.
Paolo eta Vittorio Taviani anaiek Urrezko Hartza irabazi zuten film honekin Berlineko jaialdiaren azken edizioan. Filmak preso-talde batek Shakespeareren Julio Zesar obra kartzelan antzezteko egingo dituen ahaleginak kontatuko dizkigu.
Pablo Larraín
TXILE-AEB-MEXIKO 
110 min.
Pablo Larraín Horizontes Latinos sailean izan zen bere aurreko lanekin: Tony Manero (2008) eta Post Mortem (2010); azken film horrekin, Errealizadoreen Hamabostaldiko saria irabazi zuen Cannesen. 1988 urtea da eta nazioartetik jasotako presioaren aurrean, Augusto Pinochet diktadore txiletarrak bere presidente-kargua babesteko erreferendum bat antolatu beharko du. Oposizioko liderrek René Saavedra publizitate arloko exekutibo gazte eta ausarta konbentzituko dute ezezkoaren aldeko kanpainaz ardura dadin. Baliabide oso mugatuak eta polizia despotaren kontrol izugarria izan arren, Saavedrak eta bere taldeak erreferenduma irabazteko plan oso ausarta jarriko dute martxan.
Klausurako filma
Ken Loach
ERRESUMA BATUA-FRANTZIA-BELGIKA-ITALIA 
101 min.
Klausura Ken Loach nazioartean oihartzun handien duen zuzendari britainiarretako bat da; bere film berria Canneseko azken zinema-jaialdiko Sail Ofizialean lehiatu zen, eta epaimahaiaren saria irabazi zuen. Protagonista gazteak iraganean eginiko delitu guztiak zuzentzea erabakiko du bere lehenengo semea jaiotzean. Eta orduan, whiski-dastatzaile gisa ustekabeko talentua duela konturatuko da.  
Olivier Assayas
FRANTZIA 
120 min.
Olivier Assayas zuzendariaren film berria Veneziako zinema-jaialdian lehiatu zen, eta bere protagonista 70eko hamarkadako Frantziako zurrunbilo politiko eta kreatiboan bizi den ikasle bat da. Egoera horretan, bere konpromiso erradikalaren eta helburu pertsonalen artean aukeratu beharko du.
David Frankel
AEB 
100 min.
Tommy Lee Jones, Meryl Streep eta Steve Carell dira komedia honetako protagonistak. Filmak Kay eta Arnold bikotearen bizitza kontatuko digu. Protagonistek hogeita hamar urte baino gehiago daramatzate elkarrekin, baina kanpotik bikote heldu baten armonia eta egonkortasun perfektu dirudiena, gogaitasun eta monotonia bilakatu da Kayrentzat. Faltan ematen du hasierako garaietako ilusioa, desioa, pasioa eta haragikeria... eta horri erremedioa jartzea erabakiko du; horretarako, sexologo ezagun baten terapian sartuko da.
David Frankel
ERRESUMA BATUA 
95 min.
Dokumental honek Ipar Ameriketako familia baten desagertutako semearen plantak egingo dituen gazte baten istorioa berreraikiko du. Ilehoria beharrean beltzarana, frantsesa eta desagertutako haurra baino hamar urte zaharragoa izan arren, familiak onartu egingo du. Bart Laytonen film hau Sundancen eta Edinburgoko jaialdian lehiatu zen, eta saria irabazi zuen Miamin.
Bernardo Bertolucci
ITALIA 
97 min.
Bernardo Bertolucci zinemagile italiarraren azken lan hau Canneseko zinema-jaialdian izan zen, lehiaketaz kanpo. Hona hemen zuzendari beteranoaren klasiko batzuk: Ultimo tango a Parigi (Azken tangoa Parisen, 1972), Novecento (1976), Last Emperor (Azken enperadorea, 1987) eta The Sheltering Sky (Zeru babesle, 1990). Bere film berriaren protagonista Lorenzo da, familiarekin eta bizi den munduarekin erlazionatzeko arazoak dituen 14 urteko mutila. Zailtasun horiek direla-eta, Lorenzok astebetez etxeko sotoan ezkutatzea erabakiko du, baina haren arrebaorde hauskor eta errebeldea agertu, eta amaitu egingo zaio lasaitasuna.
Oliver Stone
AEB 
131 min.
Hiru Oscar irabazi dituen, eta Platoon, Uztailaren 4an jaioa eta JFK klasikoen zuzendari Oliver Stone film berri batekin datorkigu. Don Winslow best-seller idazlearen nobela beltzean dago oinarrituta, eta Kalifornia Behereko bi marihuana kultibatzaileren eta narkotrafikatzaile-kartel errukigabe baten arteko liskarraz hitz egingo digu. Aktore-zerrenda bikaina da: Taylor Kitsch, Blake Lively, Aaron Taylor Johnson, John Travolta, Benicio Del Toro, Salma Hayek, Emile Hirsch eta Demian Bichir.
Ben Lewin
AEB 
97 min.
Publikoaren saria eta epaimahaiaren sari berezia irabazi zituen Sundance jaialdian. Mark O'Brien kazetari eta poetaren idazki autobiografikoetan oinarrituriko lan honek, birika artifizial bati lotuta bizi den gizon baten istorioa kontatuko digu. 38 urterekin birjintasuna galtzea erabaki du, eta horretarako, terapeuta baten eta apaiz baten laguntza bilatuko du. John Hawkes, Helen Hunt eta William H. Macy dira protagonistak.
Ana Murugarren, Joaquín Trincado
ESPAINIA 
85 min.
EMANALDI BEREZIA SGAE-AUTORE FUNDAZIOA (LEHIAKETATIK KANPO) Cinéma Vérité, road movie, komedia hutsa. 2006ean ekoitziriko film honek denboraren erasorik jasaten ez duela dirudien eta industriarekiko loturarik gabe bizi den Krahe bat erakutsiko digu, urtean 70 ikuskizun baino gehiago egiten dituena, urtetik urtera harekiko leiala den publikoarekin topo egiteko, Espainiako mapa bitxi bat marraztuz. Filmak berreskuratu dituen zenbait pasartek, esaterako Sabinarekin NATOren eta Felipe Gonzálezen aurka egin zuen eta bere garaian zentsuratutako ikuskizun polemikoak, edo Sobre la Cristofagia super 8ak ohiz kanpoko jazarpena eta polemika eragin dute berriz ere.
Lehiaketatik kanpo
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: