NFTS zentroa Skillset Screen and Media Academies sareari atxikita dago, eta Erresuma Batuko eskola nagusia da zinemagintza eta telebista diziplinetan graduko eta graduondoko ikasketak egiteko. Londres kanpoaldeko Beaconsfield herrian du egoitza, eta berariaz eraikitako estudio propioak ditu. Estudiootan zinemarako bi agertoki, telebista-estudio handi bat eta konpainia profesional askorekin lehiatzeko moduko postprodukzio instalazioak dituzte. NFTS zentroko ikasleek egungo zinemagintzako eta telebistako pertsonarik ospetsuenetakoekin ikasten dute. Hasiera-hasieratik lantzen dituzte jarduera profesionaletako eremuak; filmak eta telebista-programak eginez ikasten dute ogibidea, eta, ahal den neurrian, estandar profesionalak aintzat hartuta lan egiten dute.