tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Sailak eta filmak
La Ravaudeuse
Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa

BIOGRAFIA

La fémis Frantziako zinema eskola nazionala 1986an sortu zuten; 2010etik Raoul Peck zuzendari entzutetsua du buru, eta urtean 50 ikasle prestatzen ditu zinemaren arloko hamar diziplinatan: zuzendaritza, gidoigintza, ekoizpena, muntaketa, argazki-zuzendaritza, soinu-ingeniaritza eta -nahasketa, ekoizpen-diseinua, jarraipeneko ikasketak eta zinema-banaketa eta -emanaldiak. Urtero 60 film labur inguru egiten dira eskolan, eta haiek herrialdeko zein nazioarteko 100 zinema-jaialditan baino gehiagotan hautatzen dituzte.

La fémis eskolaren helburu nagusia hasierako hezkuntza eta jarraipenekoa eskaintzea da, ikus-entzunezkoen eta zinemaren sektoreetako profesionalekin koordinatuta. Hiru programa eskaintzen ditu eskolak:

- Hasierako programak 7 departamentu ditu eta 4 urteko iraupena. Departamentu bakoitzean 6 ikasle daude (dekorazioan 4).

- Gidoigintzako programak 3 urte irauten du eta 4 ikasle hartzen ditu bi urtean behin.

- Banaketa/emanaldi programak 16 hilabete irauten du eta 8 ikasle jasotzen ditu (5 emanaldiari buruzkoan eta 3 banaketan).

Irakasleak zinema-munduan lan egiten duten profesionalak dira: urtero 400 profesionalek baino gehiagok (3 orduko saioak 3 hilabetez) parte hartzen dute tailerren, ariketen eta topaketen bidez eskaintzen den prestakuntzan, eta programak diseinatzen dituzten 20 programazio-zuzendarik gainbegiratzen dut haien lana.

FITXA
Zuzendaria
Simon Filliot
Gidoia
Simon Filliot
Ekoizpena
La fémis
Leduc Bélinda
Argazkia
Simon Filliot
Muntaketa
Suzanne Van Boxsom
Musika
Alexis Coutureau
Iraupena
10 m.
Herrialdea
FRANTZIA
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea