EMANALDI BEREZIA
Annapurna mendiaren hego-hegalean gertaturiko egiazko pasarte bati buruzko dokumentala. Mendizale bat, Iñaki Ochoa de Olza, gaixorik jarriko da IV. kanpamenduan, 7.400 metroko garaieran. Hurrengo lau egunetan, hamar herrialdetako eskalatzaileak hura bizirik erreskatatzen saiatuko dira.
Dokumental honek José Antonio Sistiaga artistaren obran zehar ibilbide sakona egingo du, eta elkarrizketekin osatuta, donostiarraren erretratua eskainiko digu. 78 urterekin, Sistiaga arte esperimental zinematografikoaren aitzindarietako bat da.
Esaera zahar baten arabera, "soineko guziek badute beren ifrenzua". Hori gogoan, Bernardo Atxagak bere nobela eta poemen sorburua azaltzen du dokumentalean, haien ifrentzua. Lagun ditu Juanfe Garcesen irudiak.
Dokumentalak Euskadin bakearen aldeko apustu argia egiten duten emakumeen ahotsak biltzen ditu, eta horiekin batera, beste latitude batzuetan bidea ireki dutenenak. Guztiak dira desberdinak. Orotara, indarkeriarik gabeko Euskadi baterantz abiatzen den bidea egiten hasteko ekarpen indartsua osatzen dute. Bide hori haien partaidetzarik gabe egitea ez litzateke eraginkorra.
Gerra zibilean giroturiko istorio hunkigarri eta emozional honek haurtzaroaren eta identitatearen galerari buruz hitz egingo digu, eta, batez ere, adiskidetzearen itxaropenaz. Animaziozko teknika berritzaileen bitartez, pelikulak 1937an Erresuma Batura eraman zituzten ia 4.000 haur euskaldunen historia kontatuko digu.
Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Donostia Zinemaldiak –webgune honen arduradun gisa– tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Eskatzen dizkizugun datu pertsonalak jasotzearen eta tratatzearen helburua gure albiste-buletina bidaltzea da. Interesdunaren baimenaren bidez legitimatzen da. Donostia Zinemaldiak bakarrik bidaliko dizkizu mezuak eta zure datuak ez dizkiegu hirugarrenei emango. Ematen dizkiguzun datuak EBn dauden Mailrelayren (marketinerako posta elektronikoko hornitzailea) zerbitzarietan kokatuta egongo direla jakinarazten dizugu. Ikusi Mailrelayren pribatutasun-politika. Formularioan nahitaezko gisa agertzen diren datuak jartzen ez badituzu, baliteke zure eskaerari erantzun ahal ez izatea. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: privacidad@sansebastianfestival.com. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatutasun-politikan kontsulta dezakezu.