71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Zinemira Kimuak
Zinemira Kimuak
Mikel Rueda
15 min. Film laburra
Guillek eta Alexek ez dute elkar ezagutzen. Bakoitza bere modura bizi da. Erakutsi dieten bezala. Hezi dituzten moduan. Eta itxuraz bien artean mundu gaindiezin bat dagoela dirudien arren, bada biak batzen dituen zerbait: igerilari amorratuak dira. Eta gaur... norgehiagoka bat dute.
Isabel Herguera
9 min. Film laburra
Indiako klinika batean bizi den ume talde baten ahotsekin eta marrazkiekin egindako animaziozko dokumentala. Haurrok hainbat altxor eta amets dauzkate gorderik burko azpian: gitarra, dantzak, itsasora egindako txango bat, Sweety eta Kitty katuak, edota haiek zaintzen dituzten ahizpak.
Ander Mendia
15 min. Film laburra
Joek errepide ertzeko gasolindegi batean lan egiten du. Egun batez, garagardo bat hartzeko atseden hartzea erabakiko du. Edariaz gozatzeko ahaleginak huts egingo dio, norbait lapurretan ari baitzaio muturraren aurrean. 
Jesús Mª Palacios
21 min. Film laburra
Jorge Oteiza eta Néstor Basterretxea artistak 1957tik 70ko hamarkadaren erdialdera bitartean bizi izan ziren etxearen erorkinetan zehar eginiko ibilbidea da Etxe Hutsa. Leku ilun eta huts hau esploratu bitartean, gaur egungo irudien eta iraganeko materialen artean elkarrizketa sortuko da.
Jesús Mª Palacios
9 min. Film laburra
Langilea egunero joaten da fabrikara lanera. Eginbehar zehatz bat egin dezakeen langile bakarra da. Egunero makinak pizteko zeremoniari ekin, eta bere lan zehatz eta monotonoari helduko dio. Gaur, ordea, erabaki bat hartu du...
Paul Urkijo
10 min. Film laburra
Nai Kanbodiako Phonm Penh hirian bizi den mutiko bat da. Azkenaldian Yeak munstroarekin amesgaiztoak ditu. Yeak khmer tradizioko munstro bat da, gaizki portatzen diren umeak jaten dituena. Ikastetxeko ingeles irakasleak, Michaelek, munstroak ez direla existitzen esaten dio, haurrentzako ipuinak baino ez direla. Baina egia oso bestelakoa da.
Martín Rosete
10 min. Film laburra
Frantsesez diharduen agurearen ahotsa muturreko egoera batetik hura bezain larriak diren beste batzuetara joango da, kontatzen ari zaigun istorioarekin nahastuta. Amaieran aurkituko du aurkitu...
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: