tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Sailak eta filmak
VICEVÆRTEN / A CARETAKER'S TALE / A CARETAKER'S TALE (VICEVÆRTEN)
Zuzendari Berriak
VICEVÆRTEN / A CARETAKER'S TALE
Foto: SSIFF
'VICEVÆRTEN / A CARETAKER'S TALE' - Zuzendari Berriak
Foto: Iñaki Pardo
'VICEVÆRTEN / A CARETAKER'S TALE' - Zuzendari Berriak
Foto: Iñaki Pardo
Zabaltegi Topaketak 'Vicevaerten / A Caretaker's tale'
Foto: Iñaki Pardo

Mundu mailako estreinaldia

Kontakizun poetiko bezain asaldatzaile eta polemiko honek Per atezain ozpindu eta erretxinaren istorioa kontatuko digu. Atezainak kartzelatik atera berri den seme ganoragabea eta menderatuta dituen bi lagun patetiko ditu. Egun batean biluzik dagoen neska bat aurkituko du hutsik dagoen etxe batean. Iskina batean etzanda dago, gortina batean bilduta; zerutik erori dela dirudi. Itxuraz, ez daki hitz egiten eta besarkadak maite ditu. Zoriontsua dirudi, mutua eta apala: zerutik eroritako oparia. Perrek bere etxera eramango du, eta haren xalotasunak gauza berriak agerraraziko ditu Per eta bere lagunengan: maitasuna, agian? Katrine Wiedemann Danimarkako antzerki-zuzendari ospetsuaren bigarren filma; lehenengoa, Fruen på Hamre / The Lady of Hamre, 2000. urtean egin zuen.
 

BIOGRAFIA

Katrine Wiedemann 1969an jaio zen eta Eskandinaviako antzerki-zuzendari ospetsuenetako bat da. 1992tik 30 antzezlan baino gehiago zuzendu ditu Eskandinaviako antzoki onenentzat; horien artean, William Burroughs idazlearen The Black Rider lanaren daniar bertsioa. Bere lanagatik sari ugari irabazi ditu. Viceværten / A Caretaker’s Tale da bere bigarren film luzea, eta Fruen på Hamre (The Lady of Hamre, 2000) izan zen lehenengoa.

FITXA
Zuzendaria
KATRINE WIEDEMANN
Gidoia
Kim Fupz Aakeson
Ekoizpena
Zentropa
Ib Tardini
Zentropa
Vinca Wiedemann
Argazkia
Lars Reinholdt
Muntaketa
Molly Malene Stensgaard
Musika
Kristian Selin, Eidnes Andersen
Antzezleak
Lars Mikkelsen, Julie Zangenberg, Nicolaj Kopernikus, Tommy Kenter, Peter Plaugborg
Salmentak
TrustNordisk ApS
Filmbyen 28 2650 Hvidovre
Iraupena
85 m.
Herrialdea
DANIMARKA
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea