tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Sailak eta filmak
LE JOUR DES CORNEILLES / DAY OF THE CROWS
Zuzendari Berriak
LE JOUR DES CORNEILLES
Foto: SSIFF
Zabaltegi Topaketak - 'LE JOUR DES CORNEILLES'
Foto: Montse Castillo
Zabaltegi Topaketak - 'LE JOUR DES CORNEILLES'
Foto: Montse Castillo

Nazioarteko estreinaldia

Animazio film honetan Jean Reno, Isabelle Carré eta Claude Chabrolen ahotsak entzungo ditugu. Beti basoan bizi izan den haurraren istorioa da. Egun batean, bizitza zibilizatua ezagutuko du inguruko herri batean, eta bertan bizi den neska batekin egingo du topo. Jean-Christophe Dessaint animatzailearen lehenengo film luzea. Dessaintek ibilbide luzea egin du Frantzian, Korean eta Japonian, eta 2011n Joann Sfar-ekin lan egin zuen Le chat du rabbin filmean.
 

BIOGRAFIA

1998an Gaumont etxean hasi zen lanean, Oggy et les cafards animaziozko sailaren zuzendari gisa. Esperientzia horrek Alphanim, Marathon, Antéfilms eta Xilam estudioen ateak ireki zizkion, eta hark, Lucky Luke telesaileko animazio-zuzendari izendatu zuen. Ondoren, Koreara joan zen bizitzera, eta han, nazioarteko hainbat proiekturen animazioa gainbegiratu zuen; besteak beste, Batman, Ren and Stimpy eta The Simpsons. 2005ean Xilam estudioak eta Olivier Jean-Marie errealizadoreak Frantziara itzultzera gonbidatu zuten, Tous à l’Ouest, une aventure de Lucky Luke film luzearen animazioa zuzentzeko, eta 2007an, Joann Sfar-ek Le Chat du Rabbin lanean zuzendari-laguntzaile izatea proposatu zion. Le Jour des corneilles da zuzendari gisa egin duen lehenengo film luzea.

FITXA
Zuzendaria
JEAN-CHRISTOPHE DESSAINT
Gidoia
Amandine Taffin
Ekoizpena
Finalement Production
William Picot
Argazkia
Patrice Suau
Muntaketa
Jean-Christophe Dessaint
Musika
Nicolas Becker
Ahotsak
Jean Reno, Isabelle Carré, Lorànt Deutsch, Claude Chabrol
Salmentak
Le Pacte
5, rue Darcet Paris
Iraupena
94 m.
Herrialdea
FRANTZIA-BELGIKA
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea