Mundu mailako estreinaldia
Nerabe-zinemaren berrinterpretazio errealista. Giliren istorioaren bitartez, sexu-abusuaren alderdi ilunean murgilduko gara. Gizarte-eskalan gora egiteko, eskola berriko kideekin geratzen hasiko da neskatila. Jonathan Gurfinkel 1994tik aritu da lanean publizitatearen, dokumentalen eta telebistaren alorretan, eta hau du lehenengo film luzea.
Errealizadore izan da publizitatean, dokumentaletan eta telebistan 1994tik. Masahim (Screens) sail dramatikoa zuzendu zuen, baita Israelgo Telebista Akademiaren hiru sari irabazi zituen Eretz Nehederet sailaren lehenengo hiru denboraldiak ere. 2001ean zuzendarikide eta argazkilari izan zen Israelgo telebistan eta mundu osoko zinema-jaialdietan emandako Hazira (The Arena) dokumentalean, eta urtebete lehenago Israelgo telebistak kablez emandako eta Telebista Akademiaren saria irabazteko izendaturiko My Son lana zuzendu zuen. 1996an Choose Me erdimetrajea zuzendu zuen. Shesh Peamim / Six Acts da bere lehenengo film luzea.