tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Sailak eta filmak
Io e te / Me and You (NI ETA ZU)
Zabaltegi Perlak
Io E Te (NI ETA ZU)
Foto: SSIFF
'IO E TE' - Zabaltegi Perlak
Foto: Iñaki Pardo
'IO E TE' - Zabaltegi Perlak
Foto: Iñaki Pardo
'IO E TE' - Zabaltegi Perlak
Foto: Montse Castillo

Bernardo Bertolucci zinemagile italiarraren azken lan hau Canneseko zinema-jaialdian izan zen, lehiaketaz kanpo. Hona hemen zuzendari beteranoaren klasiko batzuk: Ultimo tango a Parigi (Azken tangoa Parisen, 1972), Novecento (1976), Last Emperor (Azken enperadorea, 1987) eta The Sheltering Sky (Zeru babesle, 1990). Bere film berriaren protagonista Lorenzo da, familiarekin eta bizi den munduarekin erlazionatzeko arazoak dituen 14 urteko mutila. Zailtasun horiek direla-eta, Lorenzok astebetez etxeko sotoan ezkutatzea erabakiko du, baina haren arrebaorde hauskor eta errebeldea agertu, eta amaitu egingo zaio lasaitasuna.

BIOGRAFIA

Parma, 1941. Lehenengo lana, La commare secca, 1962an zuzendu zuen; ondoren, Prima della rivoluzione (1964), Il conformista (1970) eta Strategia del ragno (1970) egin zituen. Honako lan hauek areagotu egin zuten nazioartean zuen ospea: Ultimo tango a Parigi (Azken tangoa Parisen, 1972), Novecento (1976), Luna (1979), bederatzi Oscar irabazi zituen The Last Emperor (Azken enperadorea, 1987), The Sheltering Sky (Zerua babesle, 1990), Little Buddha (1993), Stealing Beauty (Lapurtutako edertasuna, 1996) eta Besieged (Inguratuta, 1999). Io e te Canneseko azken zinema-jaialdian aurkeztu zuen, lehiaketaz kanpo.

FITXA
Zuzendaria
Bernardo Bertolucci
Gidoia
Niccolò Ammaniti, Umberto Contarello, Francesca Marciano, Bernardo Bertolucci
Argumentua
Niccolò Ammaniti (Io e te)
Ekoizpena
Wildside
Mario Gianani
Argazkia
Fabio Cianchetti
Muntaketa
Jacopo Quadri
Musika
Franco Piersanti
Antzezleak
Jacopo Olmo Antinori, Tea Falco, Sonia Bergamasco, Veronica Lazar, Tommaso Ragno, Pippo Delbono
Salmentak
HanWay Films
24 Hanway Street London
Iraupena
97 m.
Herrialdea
ITALIA
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea