tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Sariak eta Epaimahaiak > Epaimahaia Ofiziala > Peter Suschitzky
Peter Suschitzky
 

“Argazkilaritzaren munduarekin loturiko familia batean jaio nintzen. Izeba Edithek argazkilaritza ikasi zuen Bauhausen, eta aitak Vienan. Biak ere, gizarte-konpromiso handiko pertsonak ziren, eta Europatik alde egin behar izan zuten, gerra aurretik, faxismoa zabaltzen hasi zenean. Bost urte nituenean argazki-kamera sinple bat oparitu zidaten, eta laster, argazkiak errebelatzen eta kopiak egiten hasi nintzen. Lehenengo argazkilari lana hogeita bat urterekin lortu nuen, nire argazkiei esker, eta hogeita birekin lehenengo filma eskaini zidaten, orduan ere zuzendari batek ikusitako nire argazkiei esker. Orain, berrogeita hamar film geroago, lehenengo argazki-liburua prestatzen ari naiz. Hollywooden eginiko film baten errodajea amaitu berri dut; M. Night Shyamalan da lanaren zuzendaria eta Will Smith protagonista, baina, noski, azken urteetan David Cronenbergekin aritu naiz lanean. Benetan gustatzen zait harekin lan egitea”.

“Nire prestakuntzaren alderdi bisuala gorabehera, ez nintzateke inoiz film bat ikustera joango argazkiagatik bakarrik. Film baten alderdirik garrantzitsuenak gidoia, narrazioa, pertsonaiak eta ideiak, zuzendariaren estiloa eta antzezpenen kalitatea dira. Argazkiak nabarmen hobe dezake film bat, eta ekarpen handia egin haren estiloari, baina ez luke inoiz film txar bat konponduko!".

Argazkilaritza-zuzendari gisa zinemagile handi askorekin egin du lan Peter Suschitzkyk, besteak beste, honako hauekin: John Boorman (Leo the Last, 1970, Where the Heart Is, 1990), Ken Russell (Lisztomania, 1975, Valentino, 1977) eta Tim Burton (Mars Attacks!, 1996). 1987tik hamar filmetan egin du lan David Cronenberg zuzendariarekin: Dead Ringers (1988), Naked Lunch (1991), M. Butterfly (1993), Crash (1996), eXistenZ (1999), Spider (2002), A History of Violence (2005), Eastern Promises (2007), A Dangerous Method (2011) eta Cosmopolis (2012). Cronenbergen film baten eta bestearen artean, beste zuzendari batzuekin ere aritu da Peter, eta oraintxe, Will eta Jaden Smith protagonista dituen M. Night Shyamalan zuzendariaren After Earth amaitu berri du.

Bere filmografiak beste honako izenburu hauek ere biltzen ditu: The Rocky Horror Picture Show (1975), The Empire Strikes Back (1980), Krull (1983), Falling in Love (1984), Public Eye (1992) eta Red Planet (2000).

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea