tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Sariak eta Epaimahaiak > Kutxa-Zuzendari Berriak Sariaren Epaimahaia > Demetrios Matheou
Demetrios Matheou
 

Demetrios Matheou Londresen jaio zen eta kazetari, idazle eta programatzailea da. Egunkari bateko kazetari gisa hasi zen lanean, baina laster jo zuen arterantz eta kulturarantz.

1996an zinemaren munduan erabat murgildu eta Premiere Magazine aldizkariaren Erresuma Batuko edizioaren erredakzio buru izan aurretik, telebistako eta antzerkiko kritikari gisa lan egin zuen, baita arkitekturan espezializatutako kazetari gisa ere. Ordutik, zinemari buruz idatzi du Britainia Handiko aldizkari garrantzitsu gehienetan; besteak beste, The Guardian, The Observer, The Times eta Sunday Times, eta The Independent on Sunday aldizkarietan.

Eskoziako Sunday Herald egunkariaren plantillako zinema-kritikaria da 2004tik, Sight and Sound aldizkariko ohiko kolaboratzailea, eta The Arts Desk webgunea ekoizten duen kazetari-taldeko kide; webgunean, filmen eta antzezlanen kritikak egiten ditu. Tarteka filmen iruzkinak egiten ditu BBC katearentzat.

2010ean The Faber Book of New South American Cinema idatzi zuen. Urte berean, Britainiar Zinema Erakundearentzat antolaturiko “South American Renaissance” atzera-begirakoaren komisariokide izan zen.

Londresen egiten diren hainbat latinamerikar jaialdirentzat lan egin du eta, aurten, hirian antolaturiko lehenengo Argentinako Zinema Jaialdiko komisariokide izan da.

Horretaz gain, zinemaren historiari buruzko Cinema: The Whole Story gidaren kolaboratzaileetako bat izan da, eta film alternatiboen zerrenda biltzen duen Ten Bad Dates With De Niro lanaren izen bereko sarrera egin du.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea