tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Sariak eta Epaimahaiak > Kutxa-Zuzendari Berriak Sariaren Epaimahaia > Katayoon Shahabi
Katayoon Shahabi
Presidentea
 

Teheranen jaio zen eta Frantziar Literaturan lizentziaduna da. Shahabi 1984an hasi zen film ekoizle gisa lanean, Farabi Cinema Foundation (FCF) delakoan. Fundazioa Irango filmen azpiegitura babesteko sortu zuten, eta berebiziko garrantzia izan zuen irandar filmak mundu osoko herrialdeetara eramateko lanean.

1994an Cima Media International (CMI) ekoizpen-etxea sortzen laguntzeko gonbitea egin zioten; bertan, telebistako programak sustatzeaz gain, mundu osoan arrakasta izan duten dokumental eta film luze ugari ekoizteaz arduratu zen, besteak beste Abolfazl Jalilik zuzenduriko Dance of Dust eta Don.

2001ean bere enpresa sortu zuen Shahabik: Sheherazad Media International (SMI), eta denbora gutxian, Irango zinema banatzen eta beste herrialdeetako enpresekin koprodukzioak bultzatzen dituen mundu osoko enpresa pribatu garrantzitsuena bilakatu zen. Bere enpresaren bitartez iritsi dira mundu osora hainbat zuzendari ospetsuren filmak; besteak beste, Rakhshan Bani-Etemad, Asghar Farhadi, Mohammad Rasoulof, Mania Akbari eta Saman Salour zinemagileenak.

Gaur egun, Dokumentalen eta Fikziozko Filmen Ekoizleen Gremioko zuzendaritza batzordeko kide da, eta ondorioz, gutxienez film bat edo bi ekoizten ditu urtean, mundu osoko publikoari etorkizun handiko zuzendari berriak eta film harrigarriak helarazteko helburuarekin.

Hona hemen ekoitzi dituen azken dokumentalak: Unwelcome in Tehran, 21 Days and Me, Reluctant Bachelor, Moving Up (lehenengo film onenaren saria Marseillako dokumentalen nazioarteko zinema-jaialdian, 2011n) eta Nessa (ohorezko aipamena 2012ko Hot Docs jaialdian).

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea