71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash
2012-09-23

“Argo zinema bikainaren adibide bikaina da, ikusleak arte honek egile bati eskaintzen dizkion ia ezaugarri guztiak aurki ditzan egina, eta zeinetan egileak pantailatik arra erdira dituen ikusleen muturrak hasiera-hasieratik”.
Oti R. Marchante, ABC

“(Affleck-ek) pelikula sendo eta indartsua eraiki du. Thriller politikoa da Argo, Teherango gertaeren zeharkako istorio bat(…) tentsioz eta erritmo egokian kontatzen dituena”.
G. Agote, BERRIA

“Zintak (...) Pakula, Scorsese, Paul Schraeder eta tankerako zuzendarien zinema egiteko modu ukigabea transkribatzen du”.
Luis Martínez, EL MUNDO

“Pelikulak erritmo eta tentsio bikainez azaltzen dio egoera hura ezagutzen ez duenari; entretenimendua, ehuneko ehun”.
Carlos Pumares, LA RAZÓN

“Film adimentsu eta, pasarte askotan, alai hau, aldi berean barreak eragin eta astindu egiten duen barne-materialaz dago osatuta".
Juan Zapater, NOTÍCIAS DE GIPUZKOA

“Bergerrek zinema mutuaren molde garbia ekarri du bere istoriora; Edurnezuriren ipuinaren bertsio esperpentiko bat dela esango genuke, dry-martiniz horditutako Buñuel batek amestuko zukeen moduan”.
Oti R. Marchante, ABC

“Edurnezuri keinu bisual multzo liluragarri eta oso-oso pertsonala gainditzen ez duen zerbait izan zitekeen (...) baina, aldiz, Bergerri jausi nagusi hirukoitza atera zaio eta guzti-guztiak koadratzea lortu du arima duen ipuin bat kontatzeko. Estetizismoaren azpian, bidea irekitzen zaie emozioari eta edertasunari, malkoari eta irribarreari, groteskoari eta sublimeari”.
Mikel G. Gurpegui, DIARIO VASCO

“Espainia flamenkoaren estereotipoak hankaz gora jartzen dituen ipuin makabro liluragarria, zeinetan, proportzio berean, zinema espresionistaren, Cristina García Roderoren argazkien eta Zuloagaren eta Romero de Torresen margoen zantzuak aurki ditzakegun”.
EL CORREO

"Zinema muturako bidaia arrunt eder, mingarri eta sakona”.
Luis Martínez, EL MUNDO

“Koreografia hutsa: musika, kantua eta mugimendua, zeinetan erreferentzia ugari ukitzen dituen hegaldi sutsu eta irregularra txertatzen den, beste ezeren gainetik, Guy Maddin kanadarrak berrirekitako bideari jarraitzeko”.
Juan Zapater, NOTICIAS DE GIPUZKOA

“Mota askotako bortizkeria edota zapalketaren biktimak izandako emakume multzo oso anitz baten hitzak askatasun osoz eta modu eder bezain xume batean bildu izana funtsezkoa zaio ordubeteko lan garbi honi. Horietako bakoitzak bere esperientzia pertsonaletik abiatuta eskaintzen digun hausnarketa aberasgarria da oso”.
BERRIA

“Egoera barregarriz beteta dago, baina ez du Pinocheten diktadurak oposizioaren aurka eginiko errepresioa, haren basakeria eta zentzugabekeria ezkutatzen, ezta haiei bizkarra ematen ere”.
Inés P. Chavarri, EL PAÍS

“Fresko historiko arina, sinesgarria, hunkigarria, baina, batez ere, sendoa, ikuslea garai hartako Txileko gizartearen eta politikaren atzealde konplexuan sarrarazteko orduan”.
Koldo Landaluze, GARA

“Zeluloide zati berritzailea muturreraino, eta irudikorra, kolore bizi eta indartsuko ultratonuetan egina, arraroa eta basatia; Apichatpongek eta Sokurovek asko maite izango zuten, seguru”.
Begoña del Teso, DIARIO VASCO

“Thriller hilgarria, Erruari eta Gezurrari buruzko gure teoriak (ahulak) urratzen dituen dokumentu uherra".
Begoña del Teso, DIARIO VASCO

 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: