Dejabu Konpainiaren Itzulera antzezlana ikusleen begibistan eraikitzen den road movie lotsagabe eta psikodelikoa da. Antzerki konpainia bateko hiru kidek, Ainarak, Urkok eta Mirenek, Mexikora egiten duten bidaia kontatzen du erritmo biziko komedia existentzial honek.
Bizi eta sormen krisian dauden hiru protagonistak, diasporako euskaldunak elkarrizketatzera doaz bidaian, Etxepare Euskal Institutuak emandako beka bati esker. Ustekabeko gertaera batek bidaiaren norabidea erabat aldatuko du eta ikuslea deliriozko abentura batean murgilduko du, non ez diren faltako autoen pertsekuzioak, bidaia haluzinogenoak eta bizitza konplikatuko dien chihuahua bat. Autofikzio moduan idatzia, nortasunaren bilaketa eta gizakion erremediorik gabeko zentzugabekeria azaleratzen ditu antzezlanak, irudi hipnotiko eta ederrez beteta dagoen lan honetan.
Hiru aktoreez gain, David Aguilar zinegilea dago eszenatokian, irudiak denbora errealean sortuz eta errealizatuz. Konpainiak berak zuzendu eta idatzitako lana euskaraz sortu da, eta lehen aldiz gaztelaniazko azpitituluekin taularatuko da Donostia Zinemaldian.
Sarrerak: 12 euro.
Gaztezena - Egia kultur etxea
2025/09/26 (19:00)
Arcoíris 82 erakusketa Irati Gorostidi Agirretxe artista eta zinemagilearen Aro berria (2025) fikziozko lehen film luzearen filmazioko material argitaragabean funtsatzen da. Filmak Donostia Zinemaldiko New Directors sailean izango du mundu estreinaldia.
Tabakalera (Erakusketa-aretoa 2)
2025/06/27-2025/09/28
11:00-20:00
Zazpigarren artearekin loturiko obren erakusketa kolektiboa, iraganeko eszena, pertsonaia eta kolaborazioen bitartez bisualki bidaiatzeko aukera ematen duena.
Arteuparte Gallery
Kale Berria, 4
2025/09/05-2025/09/30
Antes de las seis filmaren –Audi Future Storiesen V. edizioko irabazlearen– estreinaldia. Aline Lópezek eta Gemma Morcillok idatzi eta zuzendu zuten, Kike Maílloren laguntzarekin, eta Miguel Ángel Muñoz da protagonista nagusia.
Príncipe zinema-aretoak (10. aretoa)
2025/09/26 (10:30)
Shangaiko Zinema-jaialdiak As the Water Flows aurkeztuko du Donostian, Txinako lehiaketaren Asiako talentu berrien sailean estreinaldi onenaren saria irabazi zuen Bian Zhuoren filma, hain zuzen.
Príncipe zinema-aretoak (9. aretoa)
2025/09/21 (12:30)
Ashima 1964an zuzendu zuen Qiong Liuk, eta bi maitaleren istorio tragikoa kontatzen digu. Koloretan formatu panoramikoarekin eta soinu estereoarekin filmatutako lehen film musikal txinatarra da, eta Shanghai Film Technology Plant Co Ltd. eta L'Immagine Ritrovata konpainiek zaharberritutako bertsio batean emango da.
Príncipe zinema-aretoak (9. aretoa)
2025/09/26 (12:30)
Donostilandia aldizkariak eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak Yurena Paniaguak eta Inés Barredak azken 25 urteotan Donostia Zinemaldian egindako argazki onenen sorta bat jarri dute ikusgai.
Gipuzkoako Argazkilari Elkartea
San Juan kalea, 27
2025/09/17-2025/10/15
Astelehenetik ostiralera (11:00-13:00 / 17:00-21:00)
Larunbata (17:00-20:00)
Manuel Rojoren Miradas saileko argazkien eta Txema Tørresen Aleluya ikus-entzunezko piezaren zatien hautaketa, Guillermo Galoeren Ciudad sin sueño filmaren (Perlak sailean programatua) filmazioan hartutako materiala.
Tabakalera (1. solairua)
2025/09/20- 2025/09/27
10:00-21:00
Zurriola pasealekua
2025/09/20 – 2025/09/28
Clara Lagoren, Leticia Doleraren, Ana Rujasen eta beste aktore batzuen erretratuen erakusketa, 20ko eta 30eko hamarkadetako Hollywooden inspiratuta daude obrak, eta Virginia Woolf, María Zambrano eta bideak ireki eta rol tradizionaletatik askatu ziren beste aitzindari batzuen esentzia gorpuzten dute.
Donostia Zinemaldiarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin lankidetzan antolatua, Tabakalerak erakusketa bat eskaintzen dio Hlynur Pálmason zinemagile eta artista islandiarrari, 73. edizioan bi film aurkezten dituenari: The Love That Remains (Perlak) eta Joan of Arc (Zabaltegi-Tabakalera).
Tabakalera (Erakusketa-aretoa)
2025/06/27-2025/09/28
11:00-20:00
Universae Lanbide Heziketako Goi Institutuak Made in Spain saila babesten eta film laburren lehiaketa antolatzen du. Finalistak eta irabazleak irailaren 25ean emango dira sari banaketaren saioan.
Príncipe zinema-aretoak (10. aretoa)
2024/09/25 (12:00)
Toni eta Lena lagun banaezinak, Patagoniako euren herriaren monotoniatik ihes egiteko eta mundua esploratzeko ametsa dute. OrcaFilmsek Morena Fernández Quinteros argentinarraren opera prima aurkezten du, Miranda de la Serna eta Zoe Hochbaum protagonista dituena, baita Lali Espósitoren partehartze berezia ere..
Príncipe zinema-aretoak (9. aretoa)
2025/09/25 (14:30)
2025/09/26 (17:00)
2023/2024 ikasturtean Larrotxene kultur etxean egindako ikus-entzunezko lanen erakusketa.
Trueba zinema-aretoak (1. aretoa)
2025/09/25 (19:15)
Tóxicos eta El buffet libre film laburren emanaldia; kalteberatasun-egoeran dauden ikasleek Zaragüeta Zulaica Fundazioaren Zinekin proiektuaren –Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutakoaren– baitan garatuak dira filmak.
Trueba zinema-aretoak (1. aretoa)
2025/09/20 (17:00)