73SSIFF - 2025eko irailak 19/27
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Basilio Martín Patino
Espainia 
104 min.
Frankismoaren garaiko zinema espainiarraren historia Francisco Francoren diktadurarekiko desadostasuna edo are gaitzespena erakutsi zuten filmen korronte batek zeharkatzen du, orokorki lurpekoa, gehienbat isildua edo zentsuratua. Horiek guztiek, agintari frankisten debekua saihesteko, estrategia desberdinak planteatu zituzten beren antifrankismoa mozorrotzeko. Adibidez, Luis García Berlangak satira aukeratu zuen; Carlos Saurak, berriz, metaforari heldu zion.
Patricio Guzmán
Frantzia 
59 min.
Bere memoria urratuaren gortinaren atzean ezkutatutako Txile bati buruzko film bat. Pinochetek estatu-kolpea eman eta hogeita bi urtera, Patricio Guzmán bere herrialdera itzuli da, Pinochetek ezarritako ahanzturak herri baten memoria eta energia nola eta zenbaterainp suntsitu ahal izan zituen ulertzeko.
Pablo Gil Rituerto
Espainia - Frantzia - Italia 
95 min.
Udan filmaketa-ekipo bat Espainiako iparraldeko errepide eta herrietan zehar dabil. Cantacronache taldeak egindako ezkutuko bidaiaren urratsei jarraitzen diete; 1961eko udan, diktadura frankistaren garaian, erresistentziaren abesti herrikoiak bildu zituen talde horrek. Ahozko oroimenaren eta 1961ean erregistratutako soinu-artxiboen bitartez, bi bidaiek elkarrizketan aritzen dira, iraganeko zauriek irekita jarraitzen duten lurralde baten geografia emozional eta politikoa osatzeko.
Jean-Gabriel Périot
Frantzia 
89 min.
Nos défaitesek politikarekin dugun loturaren erretratu bat eskaintzen dute, bigarren hezkuntzako ikasleek egindako berrinterpretazio-joko baten bidez. Ikasle horiek sindikatuak, kapitalismoa, gizarte-matxinadak eta halako kontzeptuei buruz hausnartzen dute, 68ko maiatzeko filmen laburpenak interpretatu eta zuzendu bitartean. Zer-nolako balioa dute iraultzak eta konpromisoak eguneroko bizitzan? Nola hautematen dute hazten ari direneko mundua? Batik bat, aldatu, suntsitu edo berri bat eratu nahiko al dute?
David Varela
Espainia 
81 min.
Madrilgo mendebaldean. Hor gertatu zen Espainiako Gerra Zibileko gudu odoltsu eta hilgarrienetako bat. Nerabe talde bat egun izugarri horietan borrokan aritu ziren soldaduen testigantzak ikertzen, errezitatzen eta eztabaidatzen ari da; beteranoen eta hildakoen bizipenak bere egiten dituzte. Bien bitartean, pelikulak bere begiradaren bidez mamitu, moldatu eta eraikitzen du: elkarrizketara irekitzen den eta eskola eta memoria historikoa kritikoki berrikusten dituen belaunaldi berri baten begirada baten medioz.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: