71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash
2012-09-24

“Ez militarren apaindurek, ezta haien sableen kurba hilgarriak ez dute itsutu, eta, horiez gain, armadekin batera han-hemenka dabilen hiri satelite mugikari harrigarria ere filmatu du, ikaragarri zikina (...); hiri ibiltaria, putez eta merkatariz, sukaldariz eta petrikiloz betea. Baita maisutasun dramatiko eta narratibo ikaragarriz filmatu ere; goi-mailako konposizioa".
Begoña del Teso, DIARIO VASCO

“Film indartsu, barregarri eta azkarra, antzerkitik zeluloiderako bidean ezer galdu ez duena, ezta hitzaren botere limurtzailea ere”.
Juan Zapater, DEIA

“Gure adimenari zuzenduriko film honek jolas atsegin bezain estimulatzailea eskaintzen digu”.
Mikel G. Gurpegui, DIARIO VASCO

"Bikaintasuna dario film honi”.
Luís Martínez, EL MUNDO

“Polanskiren lanik onenen kutsua duen buru-hausgarri garratza”.
Pedro Vallín, LA VANGUARDIA

“Sacristánek bere keinuak eta bere burua hustu ditu ikuslearen aurrean biluzik agertzeko (bai egiaz bai irudizko adieran)".
Luís Martínez, EL MUNDO

“Rebollok (...) ikusten denaren eta kontatzen denaren arteko inkoherentziak eta arritmia antiklimatikoak sartu ditu. Jolas horrek bizitzaren amaierara hurbiltzear dagoen heroiaren azken bidaiari buruzko diskurtso berria sortzen du, ikusten denetik eta entzuten denetik desberdina den diskurtsoa, anbiguotasunez betea".
Pedro Vallín, LA VANGUARDIA

“Road-movie ilun honek fase terminalean den sikario bat jarraituko du Argentinan barrena, milaka kilometroko bidaian. El muerto y ser feliz lanak bere umore beltzari, eta batzuetan, Patagonia bera bezain lehorrari, irekitzeko gaitasuna eskatuko dio ikusleari”.
Neil Young, THE HOLLYWOOD REPORTER

“Adi: hau benetako serbiar filma da: amorru eta ezinegon balkanikoa ditu barruan":
Begoña del Teso, DIARIO VASCO

“Sorrarazten dizkizun malkoak ez dira beltzak, garbiak baizik, oso epelak; ateratzen direnean lasaitu egiten zaituzten horietakoak".
Begoña del Teso, DIARIO VASCO

“Hondoak joriak eta koloretsuak dira, XIX. mendeko frantziar paisaia-margoen estilokoak; Manet esango genuke, Monet baino gehiago".
Neil Young, THE HOLLYWOOD REPORTER

“Haur bakoitzak modu zoragarrian desitxuratzen duen pertzepzio horretan egon ei den dramaren eta komediaren arteko oreka benetan osasuntsua lortzen du”.
Víctor Esquirol, GARA

“Batez ere, elkartasunaz, konpromisoaz eta laguntasunaz hitz egiten digu”.
I.P. Chavarri, EL PAÍS

“Elkarrizketa odolduen bizkortasuna maite dugu”.
Begoña del Teso, DIARIO VASCO

 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: