Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Industria > Zinema Eraikitzen 21 Toulouse
Zinema Eraikitzen 21 Toulouse

"La Sirga" film kolonbiarrak Zinema Eraikitzen saria irabazi du Toulousen

"La Sirga" filmak, bestalde, CINÉ + saria ere jaso zuen, eta "Tanta Agua" filmak, berriz, Europako banatzaileen eta film emaileen saria.

Zinema Eraikitzen 21 saileko epaimahaiak Zinema Eraikitzen 21 saria La Sirga film kolonbiarrari ematea erabaki zuen. Latinoamerikako zinema bultzatzea helburu duten sari horien 21. edizioan sei film ziren saria eskuratzeko hautagai, horien artean irabazlea.

Zinema Eraikitzen 21 Toulouseko Rencontres Cinémas d’Amérique Latine topaketaren barruan egin zen joan den astean, eta datorren irailean izango du jarraipena, Donostia Zinemaldian 22. Zinema Eraikitzen saria izendatzen dutenean.

La Sirga filma Óscar Ruiz Naviak (Contravia Films) eta Diana Bustamantek (Burning Blue) ekoitzi dute, eta Thierry Lenouvel (Ciné-Sud Promotion, Frantzia), Edgar San Juan (Film Tank, Mexiko), Issa Guerra eta Sebastián Sánchez (Puntoguionpunto, Mexiko) izan dira produkzio laguntzaileak. Bestalde, William Vega zuzendari kolonbiarraren lehen film luzea da.


LA SIRGA
Kolonbia - Frantzia – Mexiko.
Zuzendaria: William Vega.
Antzezleak: Joghis Arias, Julio César Roble, David Guacas, Heraldo Romero, Floralba Achicanoy, Heraldo Romero.

Alizia babesgabe dago. Gerraren oroitzapenak behin eta berriz etorriko dira bere burura, ekaitzaren mehatxua iragartzen duen trumoiaren antzera. Gatazka armatuaren ondorioz erbesteratuta dagoela, bere bizitza berrantolatzen saiatuko da La Sirga ostatu goibelean, Andeen goialdeko urmael handi baten ertzean. Oscar agure bakarti eta betizua da ostatuaren jabea; Aliciari bizirik geratzen zaion senitarteko bakarra. Han, hondartza lohitsu eta ezegonkor batean, berriz ere bere bizitzaren sustraiak botatzen saiatuko da, baina gerraren beldurrak eta mehatxua agertuko dira berriro.


Toulouseko zinema jaialdiko Zinema Eraikitzen sariak film irabazlearen postprodukzioa egiteko zerbitzuak eta hura sustatzeko zerbitzuak eta ekimenak eskaintzen ditu kidetutako enpresen eskutik.

  • CNC (Centre National du Cinéma et de l ’Image Animée) erakundeak proiektua bukatzen laguntzeko beka emango du; guztira 10.000 euro dira, Frantzian postprodukzio lanak egiteko.
  • MACTARI erakundeak soinu-muntaketako zerbitzua eskainiko du (15.000 euro).
  • TITRA TVS: saritutako filmaren lehen kopiaren azpitituluak eskainiko ditu.
  • Caisse Centrale d’AcTIVITÉS SocialeS DU PERSONNEL DES INDUSTRIES ELECTRIQUES ET GAZIERES (CCAS): saritutako zuzendariari bost asteko ostatua eskainiko dio Frantzian filmaren postprodukzioa edo promozioa egin dezan.
  • EAUX VIVES: saritutako filmaren postprodukzioa koordinatzeaz arduratuko da lau astez (8.600 €).
  • FIREFLY: Firefly software-suitea eskainiko du film irabazlearen kolorea zuzentzeko.
  • COMMUNE IMAGE: Christie DLP Cinéma proiektore digitala duen zinema-aretoa eskainiko du, berehalako bistaratze sistemarekin, zortzi metro zabalerako pantailan, eta postprodukzio digitala HD formatuan, 2K-n edo 4K-n egiteko Firefly Cinema kalibratze-kontsolarekin (17.000 €-ko balioa); bestela, zerbitzu mota bera eskainiko du baina irudiak muntatzeko areto batean, 10 egunez (10.000 €).

CINÉ + en Construction sari berezia. Saria CINÉ + telebista-kateak ematen du eta horrekin bermatzen du film irabazlea erosiko duela (15.000 eurotan) eta, Frantzian estreinatu ostean, telebistan emango duela.

Europako banatzaileen eta erakusleen saria:
EUROPA DISTRIBUTION: saritutako filma bere 110 kideko sarean promozionatzeko konpromisoa hartzen du eta, bereziki, Europa Distribution International (EDI) proiektuan partaide diren 35 banatzaile europarren artean.
CICAE (Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai): saritutako filma hedatzeko laguntza emango du eta helburu horrekin CICAEko kide diren 2.000 zinema-aretoei saritutako filmari buruzko informazioa eskainiko die, banaketa-enpresak sentsibilizatzeko eta filmaren zirkulazioa errazteko.


Ekimen hau egiteko enpresa hauen laguntza ezinbestekoa da:

Best Digital, Casa de América, Caisse Centrale d’Action Sociale (CCAS), Centre National du Cinéma et de l’ Image Animée (CNC), CINÉ +, Cinéma Sans Frontières (CSF), Cinéfondation, Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, Conseil Régional Midi-Pyrénées, CROUS de Toulouse, Dolby , Eaux Vives, École Supérieure d’ Audiovisuel (ESAV), EP2C-Postproduction Training Program, Europa Distribution, Firefly, Imasblue, Instituto Cervantes, Kodak (División de Cine Profesional), La Trame, Mactari, Mairie de Toulouse, Marché du Film, MEDIA Mundus, Nephilim Producciones, No Problem Sonido, Programa Ibermedia, Signis, Titra TVS eta Vértigo Films.


Argentina, Brasil, Kolonbia, Mexiko eta Uruguaiko sei filmek parte hartuko dute Zinema Eraikitzen sailaren hogeita batgarren edizioan. Sail hau Donostiako Zinemaldiak eta Toulousekoak batera antolatzen duten Rencontres Cinémas d’Amérique Latine topaketaren barruan biltzen da. Donostiako eta Toulouseko zinema jaialdietako urteroko hitzordu bikoitza osatzeko, Zinema Eraikitzen 22 antolatuko da Donostian, irailean.

Zinema Eraikitzen 21 jaialdirako honako film hauek aukeratu dituzte:

  • Cores: Francisco García (Brasil)
  • El lugar del hijo: Manuel Nieto (Uruguai/Argentina)
  • Halley: Sebastián Hofmann (Mexiko)
  • La Sirga: William Vega (Kolonbia/Frantzia/Mexiko)
  • Tanta agua: Ana Guevara eta Leticia Jorge (Uruguai/Mexiko/Holanda)
  • Villegas: Gonzalo Tobal (Argentina/Holanda/Frantzia)

Zinema Eraikitzen sailaren edizio honetarako guztira 118 film jaso dira.

SARIAK

Zinema Eraikitzen 21en honako sari hauek emango dira:

  • Zinema Eraikitzen Toulouse saria, hainbat erakunderen laguntzarekin ematen dena:
    • CNC (Centre National du Cinéma et de l ’Image Animée) erakundeak proiektua bukatzen laguntzeko beka emango du; guztira 10.000 euro dira, Frantzian postprodukzio lanak egiteko.
    • MACTARI erakundeak soinu-muntaketako zerbitzua eskainiko du (15.000 euro).
    • TITRA TVS: saritutako filmaren lehen kopiaren azpitituluak eskainiko ditu.
    • CAISSE CENTRALE d’ACTIVITÉS SOCIALES DU PERSONNEL DES INDUSTRIES ELECTRIQUES ET GAZIERES (CCAS): saritutako zuzendariari bost asteko ostatua eskainiko dio Frantzian filmaren postprodukzioa edo promozioa egin dezan.
    • EAUX VIVES: saritutako filmaren postprodukzioa koordinatzeaz arduratuko da lau astez (8.600 €).
    • FIREFLY: Firefly software-suitea eskainiko du film irabazlearen kolorea zuzentzeko.
    • COMMUNE IMAGE: Christie DLP Cinéma proiektore digitala duen zinema-aretoa eskainiko du, berehalako bistaratze sistemarekin, zortzi metro zabalerako pantailan, eta postprodukzio digitala HD formatuan, 2K-n edo 4K-n egiteko Firefly Cinema kalibratze-kontsolarekin (17.000 €-ko balioa); bestela, zerbitzu mota bera eskainiko du baina irudiak muntatzeko areto batean, 10 egunez (10.000 €).
  • CINÉ + en Construction sari berezia: saria emango duen CINÉ + telebista-kateak film irabazlea erosiko duela (15.000 eurotan) eta, Frantzian estreinatu ostean, telebistan emango duela bermatzen du.
  • Europako banatzaileen eta erakusleen saria:
    • EUROPA DISTRIBUTION: saritutako filma bere 110 kideko sarean promozionatzeko konpromisoa hartzen du eta, bereziki, Europa Distribution International (EDI) proiektuan partaide diren 35 banatzaile europarren artean.
    • CICAE (Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai): saritutako filma hedatzeko laguntza emango du eta helburu horrekin CICAEko kide diren 2.000 zinema-aretoei saritutako filmari buruzko informazioa eskainiko die, banaketa-enpresak sentsibilizatzeko eta filmaren zirkulazioa errazteko.

PROGRAMAZIOA

Proiekzioak ESAV (École Supérieure de l’Audiovisuel) eskolan (56 Rue du Taur, Toulouse) izango dira, martxoaren 29an eta 30ean.

OSTEGUNA 29

  • 10:00 El lugar del hijo: Manuel Nieto (Uruguai/Argentina)
  • 14:00 Halley: Sebastián Hofmann (Mexiko)
  • 16:15 La Sirga: William Vega (Kolonbia/Frantzia/Mexiko)

OSTIRALA 30

  • 10:00 Tanta agua: Ana Guevara eta Leticia Jorge (Uruguai/Mexiko/Holanda)
  • 14:15 Cores: Francisco García (Brasil)
  • 16:45 Villegas: Gonzalo Tobal (Argentina/Holanda/Frantzia)

HAUTATUTAKO FILMAK


CORES
CORES
Brasil.
Zuzendaria: Francisco García.
Aktoreak: Pedro di Pietro, Simone Iliescu, Acaüa Sol.

Brasilen hazkunde ekonomikoaren erdian, Sao Paulon bizi diren hiru lagunen artean sortzen den adiskidetasunezko eta desilusiozko istorioa. Batzuetan, gauzak aldatu egin daitezkeela dirudien arren, bizitzaren zentzua galdu egiten da «gauza solido guztiak airean desagertzen diren» egun horietan.


EL LUGAR DEL HIJO
EL LUGAR DEL HIJO
Uruguai - Argentina.
Zuzendaria: Manuel Nieto.
Aktoreak: Felipe Dieste, Alejandro Urdampilleta, Roxana Cabrera, Leonor Courtoisie, Germán de Silva.

Ikasle bati aita hil dela jakinaraziko diote eta herrialdearen barnealdera bidaiatu beharko du hiletara joateko. Han egoera bitxia topatuko du: aitak zorpeko finka bat eta etxe bat utzi dizkio, baina etxean haren maitalea bizi da eta ez du lekua uzteko asmorik; hortaz, maitalearekin bizi beharrean aurkituko da gaztea. Deserrotzez eta berreraikitze pertsonalaz hitz egiten duen istorioa da, oinordetzan jasotako herrialdeari eta noizbait haren ardura hartu beharko duen gazteriari buruzko metafora.


HALLEY
HALLEY
Mexiko
Zuzendaria: Sebastián Hofmann.
Aktoreak: Alberto Trujillo, Lourdes Trueba.

Alberto hilik dago eta jada ezin du disimulatu. Endekapenezko gaixotasun baten ondorioz, haren deskonposizio-egoera gero eta nabariagoa da. Makillajea eta perfumea alferrik dira; ez dago ezkutatzerik. Bere lanari uko egingo dio heriotzaren besoetan murgiltzeko, baina horren aurretik, laguntasun-harreman bitxi bat hasiko du Lulyrekin, gaueko zaindari gisa lan egiten duen gimnasioko gerentearekin.


LA SIRGA
LA SIRGA
Kolonbia – Frantzia – Mexiko.
Zuzendaria: William Vega.
Aktoreak: Joghis Arias, Julio Cesar Roble, David Guacas, Heraldo Romero, Floralba Achicanoy.

Alicia babesgabe dago. Gerraren oroitzapenak behin eta berriz etorriko dira bere burura, ekaitzaren mehatxua iragartzen duen trumoiaren antzera. Gatazka armatuaren ondorioz erbesteratuta dagoela, La Sirga ostatu goibelean bere bizitza berrantolatzen saiatuko da, Andeen goialdeko urmael handi baten ertzean. Oscar agure bakarti eta betizua da ostatuaren jabea; Aliciari bizirik geratzen zaion senitarteko bakarra. Han, hondartza lohitsu eta ezegonkor batean, berriz ere bere bizitzaren sustraiak botatzen saiatuko da, baina gerraren beldurrak eta mehatxua agertuko dira berriro.


TANTA AGUA
TANTA AGUA
Uruguai – Mexiko - Holanda.
Zuzendariak: Ana Guevara eta Leticia Jorge.
Aktoreak: Néstor Guzzini, Malú Chouza, Joaquín Castiglioni.

Familiarekin eginiko oporretan ezer ez da behar bezala aterako. Bainuetxe termal bakarti batean gertatuko da istorioa, euria goian behean; han gauza bakarra egin daiteke: elkarrekin egon.


VILLEGAS
VILLEGAS
Argentina – Holanda – Frantzia.
Zuzendaria: Gonzalo Tobal.
Aktoreak: Esteban Lamothe, Esteban Bigliardi.

Aspaldian ez dute elkar ikusi Esteban eta Pipa lehengusuek, eta orain, elkarrekin joan behar dute autoz aitonaren hiletara. Hileta lehengusuak elkarrekin hazi ziren barnealdeko Villegas herrian izango da. Itzulera hori bidaia emozional sakona izango da, eta topaketa, iraganaren pisua eta aro baten amaiera izango ditu protagonista.


Ekimen hau egiteko enpresa eta erakunde hauen laguntza ezinbestekoa da: Best Digital, Casa de América, Caisse Centrale d’Action Sociale (CCAS), Centre National du Cinéma et de l’ Image Animée (CNC), CINÉ +, Cinéma Sans Frontières (CSF), Cinéfondation, Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, Conseil Régional Midi-Pyrénées, CROUS de Toulouse, Dolby, Eaux Vives, École Supérieure d’Audiovisuel (ESAV), EP2C- Postproduction Training Program, Europa Distribution, Firefly, Imasblue, Instituto Cervantes, Kodak (División de Cine Profesional), La Trame, Mactari, Mairie de Toulouse, Marché du Film, MEDIA Mundus, Nephilim Producciones, No Problem Sonido, Programa Ibermedia, Signis, Titra TVS eta Vértigo Films.

 
Aurreko edizioak
2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010
2009
2008
2007
2006
2005
2004
2003
2002

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones