tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 60. Edizioa 2012  > Zinemira Saria > Michel Gaztambide
Michel Gaztambide
 

Michel Gaztambide 1959. urtean jaio zen Frantziako Vaucluse departamentuko Apt udalerrian. Zinemarako lehendabiziko lana 1990ean egin zuen, gidoilari-kide gisa: Santa Kruz apaiz gudaria (José María Tuduri). Film horrek Donostia Zinemaldiko Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean parte hartu zuen. Félix Rotaeta zuzendari eta aktorearekin elkarlanean aritu zen 1991n Chatarra idazten. Handik urtebetera, Julio Medem zuzendariaren lehendabiziko lanean ere parte hartu zuen; hain zuzen ere, Vacas filmean. Pelikula horrek Zinemagintzako Idazleen Zirkuluko gidoi onenaren saria irabazi zuen, baita nazioartean hogei sari baino gehiago ere. Enrique Urbizuk eta biek La caja 507 thrillerreko gidoia idatzi zuten 2002an. Urbizurentzat, halaber, La vida mancha (2003) eta No habrá paz para los malvados (2011) filmen gidoiak ere idatzi ditu. Azken horrek Donostia Zinemaldiko iazko Sail Ofizialean parte hartu zuen, bai eta jatorrizko gidoi onenaren Goya saria irabazi ere. Beste hainbat filmetako gidoilari ere izan da: Un poco de chocolate (Aitzol Aramaio, 2008), El idioma imposible (Rodrigo Rodero, 2010) –Zinemagintzako Idazleen Zirkuluko gidoi onenaren sarirako aukeratu zuten– eta Baztan (Iñaki Elizalde, 2011). Baztan Donostia Zinemaldiko 60. edizioko Zabaltegi-Bereziak sailean aurkeztuko dute.

Era berean, honako film laburrak ere zuzendu ditu: Vidas imaginarias (José Antonio Vitoriarekin, 1991; euskal film labur onenaren saria eskuratu zuen Bilboko zinema-jaialdian) eta Hombre sin Hombre (2002, Euskadiko Filmategiaren Kimuak programarako hautatua). Ramón Bareak zuzendutako Muerto de amor (1996) film laburraren gidoia ere idatzi du.

Telebistan ibilbide luzea egin du: lehenik eta behin, gidoilari gisa, eta, ondoren, zuzendari bezala egin du lan ETB, TVE eta Tele 5 kateetan, Rifi Rafe, Comunicando, comunicando, Números rojos,
El zoo humano, Aire, aire, Todo para un sueño, La gran oportunidad edota Nadie es perfecto programetan. Tele 5 kateak emandako Vuelo IL8714 tv movieko gidoiak ere idatzi ditu.

Gainera, Las aventuras de Máximo Tiratti (1989), Banderín de perversión (1993), Ternura blindada (1999) eta Moscas en los incunables (2011) poesia-liburuak idatzi ditu.

Era berean, Gaztambidek ibilbide luzea egin du irakasle moduan. Gidoi-idazketari eta zinema-zuzendaritzari buruzko ikastaroak eta masterrak eman ditu hainbat zentrotan.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea