Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 61. Edizioa 2013  > Berriak > Zinema Eraikitzen > Marcela Said zuzendariaren "El verano de los peces voladores" filmak irabazi ditu Toulouseko Zinema Eraikitzen Saria eta Ciné + Eraikitzen Sari Berezia
Marcela Said zuzendariaren "El verano de los peces voladores" filmak irabazi ditu Toulouseko Zinema Eraikitzen Saria eta Ciné + Eraikitzen Sari Berezia
Enrica Pérezen "Climas" filmak lortu du Europako Banatzaileen eta Erakusleen Saria
Astelehena, 2013(e)ko martxoak 25

TOULOUSEKO ZINEMA ERAIKITZEN SARIA

EL VERANO DE LOS PECES VOLADORES, Marcela Said zuzendariarena (Txile / Frantzia)

Sari honen edukia hirukoitza da: enpresa laguntzaileen postprodukzio-zerbitzuak, alde batetik, postprodukzio-lanetarako beka bat, bestetik, eta enpresa elkartuek emandako zerbitzuak, azkenik.

Epaimahaia:

  • Jean-Guy Veran, Mactari
  • Isabelle Frilley, Titra TVS
  • Anna Defendini, Caisse Centrale d'Activités Sociales du Personnel des Industries Electriques et Gazières (CCAS)
  • Xenia Maingot, Eaux Vives
  • Philippe Reinaudo, Firefly
  • Michaël Werner, Commune Image
  • Saad Ramdane, CNC

CINÉ + ERAIKITZEN SARI BEREZIA

EL VERANO DE LOS PECES VOLADORES, Marcela Said zuzendariarena (Txile / Frantzia)

CINÉ + telebista-kanalak egile-zinema publiko orokorraren artean hedatzea sustatzen du, eta Zinema Eraikitzen ekimenarekin konpromisoa hartu du Toulousen hautatzen den filmetako bat ekoizten bukatzen eta Frantzian barrena hedatzen laguntzeko. CINÉ + kanalak bermea ematen dio CINÉ + sariaren film irabazleari 15.000 €‑tan erosi egingo duela eta telebistan emango duela. Sari hori filma Frantzian banatzen duen etxeari emango zaio, betiere Zinema Eraikitzen ekimenaren esparruan eman ondorengo bi urteko epean Frantziako lurraldeko zinema-aretoetan komertzialki erakusten bada.

Epaimahaia:

  • Bruno Deloye, Ciné +, Frantzia

EL VERANO DE LOS PECES VOLADORES
Marcela Said (Txile / Frantzia)

Pancho latifundista lanpetuta dago: itxiturak jarri behar ditu bere urmael artifizialean eta bertan dauden karpa gorrotagarriak suntsitzeko metodoak asmatu behar ditu. Horretan tematuta dago eta muturreko metodoak erabiltzen ditu, Pedro langile indigenaren bizitza arriskuan jarriz. Senideek eta lagunek iritzi ezberdinak dituzte Panchoren xelebrekeriez; alabetako batek bakarrik, Mane-k sumatuko du inguruko maputxe komunitatearekin dagoen tentsio gero eta handiagoa.


EUROPAKO BANATZAILEEN ETA ERAKUSLEEN SARIA

CLIMAS, Enrica Pérez zuzendariarena (Peru / Kolonbia)

Hauek dira laguntzaileak eta haien ekarpenak:

  • EUROPA DISTRIBUTIONek konpromisoa hartu du saria irabazten duen filma bere sarean sustatzeko (125 sarekide dira), bereziki Europa Distribution International (EDI) proiektuko kide diren Europako 40 banatzaileen artean. EDIren esparruan, irabazten duen filmaren proiekzio pribatuak antolatuko dira CINANDOren screening roomean (aldez aurretik filmaren eskubideen gordailuzainarekin adostuta). Halaber, finantza-bonus bat emango zaie film sariduna banatzeko konpromisoa hartzen duten EDIko kide diren banatzaileei.

Epaimahaia:

  • Jonathon Perchal, Artificial Eyes, Erresuma Batua
  • Daniel O’Dochartaigh, Cineglobal Filmverleih, Alemania
  • CONFÉDÉRATION INTERNATIONALE DES CINÉMAS D’ART ET D’ESSAI (CICAE) erakundeak bere bazkideen artean hedatuko du informazioa (erakus-aretoetako 2.000 kudeatzaile) filmaren zirkulazioa bultzatzeko eta banatzaileak sentsibilizatzeko.

Epaimahaia:

  • Domenico Dinoia, Progetto Lumiere, Italia

CLIMAS
Enrica Pérez (Peru / kolonbia)

Adin eta jatorri ezberdineko hiru emakume Peruko eskualde banatan bizi dira. Eva neska koskor bat da, eta bere sexualitatea esnatuko du Amazoniako klima tropikalak inguratuta. Victoria limatar dirudun bat da eta sekretu tragiko bat du. Hori dela eta, bere bizitza hotza eta grisa izango da, bizi den hiria bezalakoxea. Zoraida Andeetako komunitate bateko adineko pertsona bat da, eta bere semeak bisitatuko du, aspaldiko partez. Hiru eskualde, hiru emakume, herrialde zatikatu bereko hiru geografia, gizarte eta klima ezberdinek baldintzatutako hiru istorio.


Zinema Eraikitzen Latinoamerikakozinemari laguntzeko programa da eta Donostia Zinemaldiak eta Toulouseko Rencontres Cinémas d'Amérique Latinek antolatzen dute, urtean bitan.

Zinema Eraikitzen sailak honako enpresa eta erakunde hauen babesa dauka: Cine Sin Fronteras (CSF), Daniel Goldstein, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, MEDIA Mundus, Nephilim producciones, No Problem Sonido, Programa Ibermedia, Vértigo Films. Eta honako hauen lankidetza: Caisse Centrale d’Activités Sociales (CCAS), Centre National du Cinéma et de l’Image Animée (CNC), Cetim, CINÉ +, Cinéfondation, Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, Conseil Régional Midi-Pyrénées, CROUS de Toulouse, Eaux Vives, École Supérieure d’Audiovisuel (ESAV), EP2C - Postproduction Training Programme, Europa Distribution, Fila 13, Firefly, La Trame, Mactari, Mairie de Toulouse, Ministère de la Culture et de la Communication, Producers Network, Signis eta Titra TVS.

 
Bereizmen handiko irudiak
Aurreko edizioak
2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010
2009
2008
2007
2006
2005
2004
2003
2002

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones