71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash
2013-09-25

“Ainara Gurrutxaga aktore bikainak egindako lana goraipatzeko da.”

Urtzi Urkizu, BERRIA

“Film polita da eta (…) iraganeko eszenak zoragarriak direla.”

Beñat Eizagirre Indo, BERRIA

“Itzela María Renée Prudencioren antzezpena sentimendu hori pantailan ezartzeko, eta itzela, halaber, Lucio Giménez Cacho gazteak berea, lehenik amari, eta gero guztioi, helarazteko modua".

Oti Rodríguez, ABC

“Umore finez erretratatzen du ama ezkongabe baten eta bere semearen arteko harremana”.

Teresa Flaño, EL DIARIO VASCO

“Espazioa eta denbora baretasunez menderatzen ditu, eta ezer falta edo sobra ez zaion hiruko harremana deskribatzen du”.

Mikel Insausti, GARA

“Emanaldian zehar barreak amaierako txaloak adina izan ziren”.

C. David Carrón, LA RAZÓN

“Errealitatearen behatzaile bikain eta zorrotz baten aurrean gaude; Fernando Eimbckeren egiteko eta sentitzeko moduak etorkizun handia duela iruditzen zaigu (...)". Ez dago funtsik gabeko segundo bakar bat ere. Ez da ezer sobra ez falta uda bati buruzko kronika honetan”.

Juan Zapater, NOTÍCIAS DE GIPUZKOA

“Film zoragarria da, bai pantailan, bai egiteko moduagatik. Sasoi honetako Espainiako filmik onena? Zalantzarik gabe, bai. Txikia bezain xarmangarria, dibertigarria, bihotzetik eginikoa, ederra, egiazkoa eta, mesedez (mesedez!), aldarrikatzekoa”.

Víctor EsquiroI, GARA

“Thrillerraren eta dramaren arteko aparteko uztarketa egin du Jia Zhangke zinemagile txinatar trebeak”.

Koldo Landaluze, GARA

“Burutu duen filma bortitza, krudela, eta ikusgarria baita. Harri eta zur uzten duten horietakoa da, sekulako zirrara eragiten baitu hasieratik.”

Beñat Eizagirre Indo, BERRIA

 
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: