Sartu nire zinemaldira Deskonektatu
tve Gas Natural Fenosa movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 62. Edizioa 2014  > Berriak > Sei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailak
Sei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailak
Asteazkena, 2014(e)ko abuztuaren 27

Donostia Zinemaldiaren 62. edizioak sei film luze aurkeztuko ditu aurten Euskal Herrian ekoitziriko zinemari zuzendutako Zinemira sailean. Bi estreinaldik eta aurten ekoitzitako lau lanek osatuko dute film sorta.

Bi estreinaldiak Euskal Zinemaren Irizar Saria eskuratzeko lehiatuko dira, baita Zinemaldiaren beste edozein sailetan aurkezten diren eta gutxienez % 20 euskal ekoizpena duten gainerako lanak ere, betiere mundu mailako estreinaldiak badira. Irizar saria nori eman epaimahai espezifiko batek erabakiko du, eta saridunak 20.000 euro gordin irabaziko ditu, filmaren ekoizleentzat.

Antolatzaileak:

Babesleak:

Laguntzaileak:
ZINEMIRA

Zinemira saila Donostia Zinemaldiak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin, Euskadiko Filmategiarekin, eta EPE eta IBAIArekin lankidetzan, baita Irizar enpresaren eta EITBren babesarekin ere.


ATEAK ZABALDUZ / OPENING DOORS
Juanmi Gutiérrez

Oarsoaldeko OKUPA mugimenduari buruzko dokumentala. Herri-imajinarioak OKUPA mugimenduarekin lotzen dituen estereotipoen atzean errealitate konplexu bat dago; gure irudipenen arabera historiak baztertuta zeuzkan ideologia eta bizimodu batzuetara atzera egitera garamatzan errealitate aberatsa.


FIVE DAYS TO DANCE
Rafa Molés, Pepe Andreu

Goiz batean, dantzari bikote bat institutu bateko ikasgela batean agertuko da. Astelehena da eta nerabeei agertokira igo eta dantzatzeko bost egun dauzkatela iragarriko diete. Aste bat gauzak aldatzeko. Epea laburra da, baina erronka, handia: munduak geldiarazten gaituenean, pertsonak mugiaraztea. Wilfried Van Poppel eta Amaya Lubeigt dira koreografoak. Gizona, herbeheretarra; emakumea, donostiarra.


I AM HAITI
Raúl De la Fuente

Mundu mailako estreinaldia
Haitin, zonbifikazio-sistema bat dago. Diotenez, zerbait gertatzekoa bada benetan gertatuko da eta inork ezin du eragotzi. Celeur artista buduaren inspirazioaz baliatzen da bere eskulturak sortzeko. Karibeko uharte horretako errealitate konplexuaren islak dira.


LANTANDA
Gorka Gamarra

Mundu mailako estreinaldia
Kreolera da Ginea Bissauko herritar gehienek erabili ohi duten hizkuntza. Hala ere, ez da hizkuntza ofiziala. Hainbat belaunalditako musikari eta idazleek beren hizkuntza aukeratzeko arrazoia azalduko dute, beren lanen bitartez.


NOTAS EN MOVIMIENTO (NOTAK MUGIMENDUAN)
Oskar Tejedor

Biarritzeko Malandain Balletak koreografia berria estreinatuko du, Versalleseko jauregian, Euskadiko Orkestrak zuzenean interpretatutako musikarekin. Dokumentalak obra berri honen prestaketa jasoko du, ballet konpainia baten eta orkestra sinfoniko baten sorkuntzaren egunerokoaren barruko jarraipena eginez, ikusleak ezagutzen ez duen alderditik: giza-alderditik.


SEñALES DE VIDA: NéSTOR BASTERRETXEA (BIZI SEINALEAK: NéSTOR BASTERRETXEA)
Gentzane Martínez de Osaba, Alexander García de Vicuña

Néstor Basterretxea artista polifazetikoaren bizitzari eta lanari buruzko dokumentala da. Bidaia horretan, bere izaera eta lan-molde berezia ezagutuko ditugu, baita XX. mendeko kulturan eta arte garaikidean izan duen eragina ere.

Kimuak katalogoko film laburrak

(profesionalentzat eta akreditaziodunentzat soilik)

Zinemira sailaren barruan, era berean, 2014ko Kimuak katalogotik aukeratutako film labur sorta bat ere izango da. Kimuak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren, Etxepare Euskal Institutuaren bitartez, eta Euskadiko Filmategia Fundazioaren arteko ekimena da, eta bere helburua urteko film labur nabarmenenak zabaltzea da. Kimuak sortak, aurten, zazpi film labur barne hartuko ditu.

Film labur horietako hiru, gainera, Zabaltegi sailean ere emango dira: Koldo Almandozen Hubert le Blonen azken hegaldia / The Last Flight Of Hubert Le Blon, Asier Altunaren Soroa eta Aitor Arregiren Zarautzen erosi zuen.


ANóMALO (ANOMALOA)
Aitor Gutiérrez

Hiru agurek une dibertigarriak igarotzen dituzte beren prismatikoekin kiroldegi bateko igerileku estalitik emakume bat zelatatzen. Igerilekuko beiratea beren ezkutua da, eta, aldi berean, begiratokia. Baina gaur gauean, Luis, Darío eta Pedro atzera bueltarik ez duen gertaera baten lekuko izango dira.


DON MIGUEL
Kote Camacho

Eugenio, aizkora eskuetan duela, Don Miguelen botikan agertuko da, zorionez gainezka. Azken honek paper batzuk sinatzea nahikoa da bankuak Eugeniori eskatu duen dirua mailegatzeko. Baina sinatu eta Eugenio pozik utzi beharrean, Don Miguelek tratu bat proposatuko dio.


HUBERT LE BLONEN AZKEN HEGALDIA / THE LAST FLIGHT OF HUBERT LE BLON (Film laburra)
Koldo Almandoz

Umetan sorgin-orratzekin amestu zuen eta bere ametsa beteta hil zen motor arloko aitzindari baten istorioa.


SAILOR’S GRAVE (MARINELAREN HILOBIA)
Vuk Jevremovic, Carlos Santa, Cecilia Traslaviña, Juan Camilo González, José Belmonte, Isabel Herguera, Wang Liming, Cheng Kemei, Richard Reeves, Koldo Almandoz

Naufragio baten laztura, ahaztutako itsasargi baten kanpaiak eta itsasoaren joan-etorria baliatu dira itsasoaren inguruko ipuin hau osatzeko. Sailor’s Grave tailer baten emaitza da. Hain zuzen ere, hilotz dotorearen jolasean oinarritutako lan-metodoa jarraitzen da, hau da, sortze-mekanismo kolektibo batean datza eta parte-hartzaileek batak bestearen marrazkiak manipulatzen dituzte, modu horretara intuiziozko eta ezusteko narrazio bat osatuz.


A SERIOUS COMEDY (KOMEDIA SERIO BAT)
Lander Camarero

Iraq Short Film Festival-eko zuzendari Nizar Rawi-k,komedia bat egitea erabakitzen du, bere jaialdian genero honetako ezer aurkezten ez dela eta gogaituta. Honekin, bere herrialdean komediaren produkzioa sustatzeaz gain, munduak irakiarrei buruz duen irudia aldatu nahi du.


SOROA / THE FIELD (Film laburra)
Asier Altuna

Lur elkorra, eguzkia, haizea. Prozesio batek zeharkatuko du paisaia. Haien otoitzen oihartzunak euria ekarriko du.


ZARAUTZEN EROSI ZUEN / SHE BOUGHT IT IN ZARAUTZ (Film laburra)
Aitor Arregi

Mireni, kafea ordaintzerakoan, askotan txandapasa egiten diote. Baina bere dendatik norbaitek alkandora bat lapurtu duela konturatzen denean, ez da beste behin etsipenean erortzeko prest egongo.

ZINEMIRA SARIA: PEDRO OLEA

Donostia Zinemaldiak eta EPE eta IBAIA ekoizle-elkarteek euskal zinemagintzako pertsona ospetsu baten ibilbidea saritzeko ematen duten Zinemira Saria, aurten, Pedro Olea zuzendariarentzat izango da. Zinemira Saria irailaren 22ko galan emango diote, Victoria Eugenia antzokian. Saria emateaz gain, Borja Cobeagaren Negociador (Negoziatzaile),  filma estreinatuko da.

Pedro Olea Bilbon jaio zen, eta Ekonomiako ikasketak aldera batera utzita, errealizadore titulua lortu zuen, Madrilgo Zinema Eskola Ofizialean. TVEn hasi zen lanean. Han, film ertainak egin zituen, bai dokumentalak bai fikziozkoak: XantaresLa ría de Bilbao, La Ronca, Topycal Spanish, El Rastro de Ramón eta José María Iñigok aurkezten zuen Último grito telesaileko lehenengo atalak, besteak beste. Bere lehenengo film luzea Días de viejo color izan zen (1967). Harekin, Zinema Idazleen Zirkuluaren zuzendari berri onenaren saria eta Tangerreko zinema-jaialdiko sari bat irabazi zituen. En un mundo diferente (1968) filmatu ondoren, El bosque del lobo filmarekin (1970), kritikarien artean arrakasta handia lortu zuen, eta zinema-jaialdietan hainbat sari nazional eta nazioarteko eskuratu zituen, esaterako Valladolidekoan eta Chicagokoan. 1972an, La casa sin fronteras zuzendu zuen eta harekin Berlingo zinema-jaialdian (lehiaketan) eta Los Angelesekoan parte hartu zuen. Bere hurrengo lanek ere, hau da, No es bueno que el hombre esté solo (1973), Tormento (1974) eta Pim, pam, pum… ¡Fuego!-k (1975), hainbat zinema-jaialditan parte hartu zuten.Tormento Donostia Zinemaldian saritua izateaz gain, protagonistak, Concha Velascok, zenbait sari nazional irabazi zituen. 1976an, La Corea zuzendu zuen, eta 1978an, Un hombre llamado Flor de Otoño. Bigarrenarekin, Donostia Zinemaldian gizonezko aktore onenaren (José Sacristán) Zilarrezko Maskorra irabazi zuen.Ondoren, Akelarre filmatu zuen (1983). Berlingo zinema-jaialdian lehiatu zen eta Karlovy Varykoan lehiaketaz kanpo aurkeztu zuten. Beste film luze batzuk ere egin zituen: Bandera negra (1986), El día que nací yo (1991) eta El maestro de esgrima (1992). Azkenak Donostia Zinemaldia inauguratu zuen, hiru Goya sari irabazi zituen eta 1993ko Oscar sarietarako hautagai izan zen. Bere ondorengo pelikulak ere nazioarteko zinema-jaialdietan aurkeztu zituen eta sari asko jaso zituzten: Morirás en Chafarinas (1994), Más allá del jardín (1996) –hiru Goya eman zizkioten– eta Tiempo de tormenta (2003) –Málagako zinema-jaialdian Epaimahaiaren Sari Berezia eta gidoi onenaren saria eskuratu zituen.

Bere ibilbide luzean, Oleak publizitatean lan egin du eta dokumental batzuk egin ditu, adibidez: Gernika (1982), Bihotzez (1983) eta Athletic, un siglo de pasión (1998). Telebistarako fikzioaren arloan, La huella del crimen telesaileko atal bat filmatu zuen, «El caso de las envenenadas de Valencia» (1985), eta La leyenda del cura de Bargota TVErako film luzea (1986). Arlo horretan egin duen azken lana La conspiración izan da (2012), TVEk eta ETBk ekoitzitako TVmovie-a. Halaber, antzerki-zuzendari gisa aritu da, Antonio Galaren Inés desabrochada (2003) lanean –zuzendaritza eszeniko onenaren Oihala Saria jaso zuen– eta Rafael Azconaren El pisito (2009) izenekoan  –urteko zuzendaritza eszeniko onenaren Rojas saria–.

Oleak bere ibilbidean jaso dituen sari eta omenaldi ugarien artean, ondokoak nabarmentzen dira: Kairoko zinema-jaialdikoa (Elia Kazanekin batera), Nanteseko Espainiako Zinemaren Jaialdikoa, Valladolideko SEMINCIkoa (bere ibilbideagatik Urrezko Galburua eman zioten), Bilboko Arte Ederren Museoko Filmategiarena, Donostia (bizitza osoko ibilbidearen saria), Sitges, Ourense eta Astorgako zinema-jaialdietakoa eta Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak eskaini zion omenezko zikloa.

ETB-ren Gala

VASCONIAKO HISTORIA BAT: EUSKALDUNTZE BERANTIARRA
Josu Venero, Alberto Santana

Duela 25 urtetik, Santimamiñen, Finagan, Buzagan, eta batez ere, Aldaietan, borrokarako aizkora izugarriz eta bi ahoko ezpatatzarrez armatutako gerlari-familien hainbat hilobi aurkitu dituzte adituek, eta Erromatar Inperioa desegin zenetik bisigodoen garaira arteko urte ilunen inguruan ustez genekien guztia hankaz gora jarri dute. Adituen ustez, oso litekeena da urte haietan eragin germaniarreko Baskonia bat sortu izana, ez-godoa; hau da, baskoien euskara Euskal Herriaren mendebaldeko lurraldeetara ?gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegora? zabaldu zuen Vasconia bat.

Irizar saria irabazteko lehiatuko diren filmak
  • I AM HAITI, Raúl de la Fuentek zuzendua (Zinemira)
  • LANTANDA, Gorka Gamarrak zuzendua (Zinemira)
  • LASA ETA ZABALA / LASA Y ZABALA, Pablo Malok zuzendua (Sail Ofiziala - Lehiaketaz kanpo)
  • LOREAK, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendua (Sail Ofiziala)
  • NEGOCIADOR (NEGOZIATZAILE), Borja Cobeagak zuzendua (Zabaltegi)
  • LOS TONTOS Y LOS ESTÚPIDOS, Roberto Castónek zuzendua (Zuzendari Berriak)

 

Euskal ekoizpenak
  • DIXIE ETA MATXINADA ZONBIA, Ricardo Ramonek eta Beñat Beitiak zuzendua (Belodromoa)
  • UNA HISTORIA DE VASCONIA: EUSKALDUNIZACIÓN TARDÍA / VASCONIAKO HISTORIA BAT: EUSKALDUNTZE BERANTIARRA, Josu Venerok eta Alberto Santanak zuzendua (ETB-ren Gala)
  • HUBERT LE BLONEN AZKEN HEGALDIA / THE LAST FLIGHT OF HUBERT LE BLON, Koldo Almandozek zuzendua (Zabaltegi eta Kimuak)
  • LASA ETA ZABALA / LASA Y ZABALA, Pablo Malok zuzendua (Sail Ofiziala - Lehiaketaz kanpo)
  • LOREAK, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendua (Sail Ofiziala)
  • NERUA, UN VIAJE A LA ESENCIA, Iván Miñambres Urquijok zuzendua (Culinary Zinema)
  • SOROA, Asier Altunak zuzendua (Zabaltegi eta Kimuak)
  • LOS TONTOS Y LOS ESTÚPIDOS, Roberto Castónek zuzendua (Zuzendari Berriak)
  • TXIPIRONES EN SU TINTA (TXIPIROIAK BERE TINTAN), Xabier Gutiérrez Marquezek zuzendua (Culinary Zinema)
  • ZARAUTZEN EROSI ZUEN, Aitor Arregik zuzendua (Zabaltegi eta Kimuak)

 

Erabat edo zati batean euskarazkoak diren filmak
  • ATEAK ZABALDUZ, Juanmi Gutiérrezek zuzendua (Zinemira)
  • DIXIE ETA MATXINADA ZONBIA, Ricardo Ramonek eta Beñat Beitiak zuzendua (Belodromoa)
  • UNA HISTORIA DE VASCONIA: EUSKALDUNIZACIÓN TARDÍA / VASCONIAKO HISTORIA BAT: EUSKALDUNTZE BERANTIARRA, Josu Venerok eta Alberto Santanak zuzendua (ETB-ren gala)
  • HUBERT LE BLONEN AZKEN HEGALDIA / THE LAST FLIGHT OF HUBERT LE BLON, Koldo Almandozek zuzendua (Zabaltegi eta Kimuak)
  • LASA ETA ZABALA / LASA Y ZABALA, Pablo Malok zuzendua (Sail Ofiziala - Lehiaketaz kanpo)
  • LOREAK, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendua (Sail Ofiziala)
  • NOTAS EN MOVIMIENTO (NOTAK MUGIMENDUAN), Oskar Tejedorrek zuzendua (Zinemira)
  • LOS TONTOS Y LOS ESTÚPIDOS, Roberto Castónek zuzendua (Zuzendari Berriak)
  • ZARAUTZEN EROSI ZUEN, Aitor Arregik zuzendua (Zabaltegi eta Kimuak)

 

Euskarara bikoizturiko haurrentzako filmak (Zineuskadiren parte hartzearekin, Zinema Euskaraz programaren baitan)
  • ERNEST & CELESTINE, Benjamin Rennerrek eta Stéphane Aubierrek zuzendua
  • FRIENDS: MONONOKESHIMA NO NAKI / FRIENDS: NAKI ON THE MONSTER ISLAND (FRIENDS - ABENTURA MUNSTROEN UHARTEAN), Takashi Yamazakik zuzendua
  • KON-TIKI, Joachim Roenningek eta Espen Sandbergek zuzendua
  • THE NUT JOB (HURRAK ETA LAPURRAK), Peter Lepeniotisek zuzendua
  • TARZAN, Reinhard Kloosek zuzendua
  • WALKING WITH DINOSAURS (DINOSAUROEN ARTEAN), Barry Cookek eta Neil Nightingalek zuzendua
  • L'EXTRAVAGANT VOYAGE DU JEUNE ET PRODIGIEUX T. S. SPIVET / THE YOUNG AND PRODIGIOUS T. S. SPIVET (GAZTE HARRIGARRIA, T.S. SPIVET), Jean-Pierre Jeunetek zuzendua

 

Euskarazko azpitituluak dituzten beste sail batzuetako filmak
Perlak
  • BANDE DE FILLES / GIRLHOOD, Céline Sciammak zuzendua
  • CATCH ME DADDY, Daniel Wolfek zuzendua
Zabaltegi
  • CHALLAT TUNES / CHALLAT OF TUNIS, Kaouther Ben Haniak zuzendua
  • FELICE CHI È DIVERSO / HAPPY TO BE DIFFERENT, Gianni Ameliok zuzendua
  • IM KELLER / IN THE BASEMENT, Ulrich Seidlek zuzendua
  • RED ARMY, Gabe Polskyk zuzendua
Zinemira
  • FIVE DAYS TO DANCE, Rafa Molések eta Pepe Andreuk zuzendua
  • NOTAS EN MOVIMIENTO (NOTAK MUGIMENDUAN), Oskar Tejedorrek zuzendua
Culinary Zinema
  • FOODIES, Thomas Jacksonek, Charlotte Landeliusek eta Henrik Stockarek zuzendua
  • LITTLE FOREST - NATSU & AKI / LITTLE FOREST - SUMMER / AUTUMN, Junichi Morik zuzendua
  • RECIPE, Erick Khook zuzendua
  • SOUL OF A BANQUET, Wayne Wangek zuzendua
Savage Cinema
  • ON ANY SUNDAY - THE NEXT CHAPTER, Dana Brownek zuzendua
  • VALLEY UPRISING, Nick Rosenek eta Peter Mortimerrek zuzendua
Dorothy Arznerren atzera begirakoa
  • ANYBODY'S WOMAN
  • CHRISTOPHER STRONG
  • DANCE, GIRL, DANCE
  • MERRILY WE GO TO HELL
  • NANA
  • THE BRIDE WORE RED
Eastern Promises atzera begirakoa
  • DOM / THE HOUSE, Zuzana Liovak zuzendua
  • IZTOCHNI PIESI / EASTERN PLAYS, Kamen Kalevek zuzendua
  • KLASS / THE CLASS, Ilmar Raagek zuzendua
  • LOST AND FOUND - SIX GLANCES OF A GENERATION, Stefan Arsenijevicek, Nadezhda Kosevak, Mait Laasek, Kornél Mundruczók, Jasmila Zbanicek eta Cristian Mungiuk zuzendua
  • NIČIJA ZEMLJA / NO MAN'S LAND, Danis Tanovicek zuzendua
  • SALA SAMOBÓJCÓW / SUICIDE ROOM, Jan Komasak zuzendua

 

EUROPA-LATINOAMERIKA III. KOPRODUKZIO FOROA

Europa eta Latinoamerikaren arteko Koprodukzio Foroa Donostia Zinemaldiak industriako profesionalei zuzendutako ekimena da, eta bere helburua Europaren eta Latinoamerikaren artean zinema-proiektuak egitea bultzatzea da, eta hala, nazioarteko koprodukzio- eta sustapen-sareak indartzea.

Garapen-fasean dauden proiektuetara zuzenduta dago, finantzazioaren % 20 ziurtatuta izatearen baldintzapean, eta Foroaren hirugarren ediziorako 14 proiektu aukeratu dira. Proiektu horiek Europa-Latinoamerika III. Koprodukzio Foroko proiektu onenaren EGEDA sarirako hautagaiak izango dira. Saria 10.000 €-koa da eta Ikus-entzunezko Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundeak babesten du.

Gainera, Zinemaldiaren eta Ibermedia programaren arteko akordioari esker, Erdialdeko Amerika eta Karibeko zinema-proiektuak garatzeko tailerrean aukeratutako proiektu batek ere parte hartuko du.

Hamabost proiektuen arduradunek zinemagintzako kideei aurkeztu ahal izango dizkiete euren egitasmoak pitching saioetan; horretarako, agenda pertsonalizatua izango dute, beraien proiektuetan parte hartzeko interesa daukaten profesionalekiko hitzordu zehatzez osatua. Era berean, beste ekimen batzuk antolatuko dira, batetik, parte-hartzaileen artean topaketa informalak sustatzeko, eta bestetik, ikus-entzunezko industriaren gaur egungo eta etorkizuneko funtsezko alderdien inguruko esperientziak eta ezagutza trukatzeko.

III. Foroaren esparruan, Zinemaldiak Focus on Canada ekimena antolatuko du, Telefilm Canada erakundearekin elkarlanean. Hamabi ekoizle kanadarren ordezkaritza bat Donostiara etorriko da, Zinemaldia lehen eskutik ezagutzera, harreman profesionalak egitera eta bai Koprodukzio Foroan bai Industry Clubeko gainerako jardueretan parte hartzera.

Jarduera hau Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren, Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren eta Europako Batzordeko Europa Creativa programaren babesari esker egiten da, honako hauen laguntzarekin: Producers Network, Ventana Sur, EGEDA (Ikus-entzunezko Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundea), Eiken (Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra), EPE (Euskal Produktoreen Elkartea), Europa Distribution, FAPAE (Espainiako Ikus-entzunezkoen Ekoizle Elkarteen Federazioa), IBAIA (Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea), Etxepare Institutua, LatAm Cinema, Europa Creativa Desk Media Euskadi, Ibermedia programa eta Zineuskadi.

 

LAU HAIZETARA DOKUMENTALEN X. KOPRODUKZIO-FOROA

IBAIAk (Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea) antolatzen du foro hau, Donostia Zinemaldiko Industry Club sailarekin koordinatuta, ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalen topagune izateko, dokumentalen koprodukzioa bultzatzeko eta Europako eskualdeetako ekoizleen artean sinergiak sortzeko helburuarekin.

Dokumentalei bakarrik zuzendutako jarduera hau honetan datza: commissioning editor batzuei hamabi proiektu aurkeztea, aukeratutako proiektuen inguruko eztabaida ahalik eta gehien sustatzeko. Gero, proiektuen ordezkariek profesionalekin bakarkako bilerak egiteko aukera daukate.

 

Bereizmen handiko irudiak

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea